2008-03-18

Aupa Gorka!

Beno, orain bai azkenengo posta. Zera, zuk hainbeste lan egiten duzula ikusita ez zaitut bakarrik utzi nahi izan. Baina zelako oporraldia zurea!!...,azken ebaluaketa, ezta? Nik dagoeneko ia ikasbitakora guztiak ikusita ere badauzkat, eta gauza majak ikusi ditut, bai. Egun hauetan ez dut ikuteta askorik egin nirean, baina ikasgaiei dagokienez azkenean erabilera ikusi dut. Oraindik aurrera, argazki makina digitala eskuan (berri bat erosi dut) joango naiz ikasleekiko ekintza guztiak blogean ipintzen.
Lehengo egunean Googlen kuxkuseatzen Arantzabela ikastetzeko 5.mailako bloga ( http://arantzabela5maila.blogspot.com/ ) topatu nuen, lotura nire blogean daukat, eta ideia asko hartu ditut. Gainera nik aurten 5. maila ere ematen dut.
Beste aldetik, geratzen zaizkidan gauzen artean lizentziarena da, botoiak, eta baita RSS ere. Horiei buruzko zure postak irakurri ditut, baina zail suertatzen zait sortzea; beno oporraldi ostean lasaiago horiei guztiei ekingo diet. Frantzia aldera joatea pentsatuta daukat, ordenagailurik gabe, hori bai.
A! asko poztu ninduen zure atzoko mezuak. Sorte handia izan da berriro zurekin hemendik topatzea.
Agur guztiei eta irakasle begikoari.

Ana Balmaseda

Gune profesionala Ubuntukide bihurtuz

Bai, ikastaro honetan zuetako batzuk hasi zarete irakaskuntzarako gune profesionala eraikitzen. Gogoratu estandar eta lizentzien alorra ondo gorde behar duzuela. Software Librean ez dugu crackerismorik edo pirateriarik nahi, ezta irakasle batengan ere, jakina. Gurea hackerismoa da eta horretarako Ubuntukide izatea lehen urratsa izan daiteke. Begira zer pelikula datorren laster... Baietz zuen artean baten batek etorkizunean Ubuntu GNU/Linux erabili! Mandelak zer dioen ikusi. Bideoak Eduvlog bideoblogean ere ikusi ahal dira.



Pilula gorriak Irakaskuntza Irekian

Har ezazu pilula gorria (Matrix pelikula ikusi baduzu, badakizu pilula gorriak jakintza emango dizula). Irakurri Pilula Gorria liburu erdi liberatua eta aldatu GNU/Linux eta estandarretara, ez zara damutuko. Pilula Gorria liburua irakurri eta gero ideia horiekin akort ez bazaude, kafe batera gonbidatzen zaitut. Behin irakurri eta gero, konforme bazaude, ongarria litzateke Open Education Deklarazioa sinatzea.

OpenOffice suite ofimatiko librea

Microsoft enpresa estatubatuarrak Luxenburgok baino askoz diru gehiago kudeatzen du eta estandarren kontra joan da beti. W3C erakundeak jarritako lan-taldeetatik hanka egin du behin baino gehiagotan estandarrez haratago dagoela argudiatuz. OpenOffice.org erakundeak estandarren alde egin du beti Sun Microsystems enpresak suite ofimatikoa eman zionetik. Lan ederra egin du orduz geroztik harik eta Open Document edo Oasis estandarra gauzatu duen arte. Europar Batasunak Open Document (Oasis) formatua erabiltzeko agindua eman du eta hala ere oraindik irakaskuntza publikoan hainbat royalty ordaintzen dabiltza Microsoft-en suite ofimatikoko aplikazio batzuk erosiz. Badakizuenez, orain dela gutxi ISO erakundeak atzera bota du Microsoft-en formatu berria, Windows Vista-rako prestatu duena, estandarizazio legeak onartzen ez dituelako. Gogoratu irakaskuntza publikoan estandarrekin lan egin behar dugula eta hori aspaldi ikasi genuen Linux talde lokaletan. Irakaskuntza Publikoan lan egiten baduzu, sustatu ODT eta ODP formatuak (Open Document eta Open Document Presentation). OpenOffice suita deskargatzen baduzu Microsoft-en formatuez gain, formatu estandar horietan ere lan egin ahalko duzu, OpenOffice konpatiblea delako ia formatu guztiekin. Horrez gain, PDFak klik batez sortu ahalko dituzu. Denak, abantailak. Egizu Software Librearen alde... eta gogoratu Free hitzak bi esangura dituela: librea eta doanekoa; baina, guk erabiltzen dugunean beti egiten diogu erreferentzia "libre" kontzeptuari, softwarean lau libertateak gauza daitezen nahi dugulako. Richard Stallman hackerrak erakutsi zigun hori eta orain dela gutxi berriz ere gogoratu zigun. Bestalde, Software Librea erabiliz gero, DRM gaiztoak zuen bizitzatik kenduko dituzue betiko, zeren Windows sistema erabiltzen duzuenean zabor edo droga adulteratu asko sartzen baitiozue zeuen gorputzari. Espero dut Stallman-i egin nion grabazio hori zuen interesekoa izatea.

2008-03-17

Agur eta MILA ESKER DANORI

Gabon Gorka eta ikastarokide guztioi. Ikastaro honek gauza intersgarri asko irakatsi dizkit, hasi arte ia ia ezagutu ere ez nituenak egiten. Eztakit Lehen Hezkuntzan lan egiten duen bakarra naizen ikastaro honetan, baina burua apurtu egin dut zer nolako loturak, sarrera... txertatu nitzakeen pentsatzen, eta ez dut uste asko asmatu dudanik. Lehenbizi blog berean irakasgai desberdinak kudeatzea bururatu zitzaidan, baina beranduago blog nagusi bat izanda (http://bigarrenmaila.blogspot.com/), bertatik irakasgai desberdin bakoitzerako blog bat sortzea erabaki nuen, blog nagusitik, azpiblog hauetarako lotura edukita eskumaldeko zutabean. Eta hau da gaur egunean http://bigarrenmaila.blogspot.com/ blogaren egoera.
Nahiz eta Gorkak azkenengo mezuan lan ona egin dudala idatzi didan, niretzat http://bigarrenmaila.blogspot.com/ ez da blog erabilgarri bat momentuz, ez bait zaizkit bururatzen 7 urteko umeentzako sar ditzakedan loturak...

Horregatik blog profesionalaz aparte, nire blog pertsonala sortu dut, ikastaroaren izenburuari kasu egiten "Norberaren gune pertsonala eta profesionala eraiki interneten", alegia. Hauxe da blog berria http://pizutxokoa.blogspot.com/ . Blog hau bisitatzeko aukerarik baduzue, konturatuko zaretenez ez da 2.mailako umeentzako sortutakoa, baina blog hau kudeatzen benetan ni gustura sentitzen naizela, hauxe dena berria dela ezin dugu ahaztu eta.

Beraz, askotan entzun eta esaten den bezala, hobe berandu sekula baino, eta ikastaroa amaitzear dagoen arren, azken egun hauetan blog berri hau kudeatzen ibili naiz. Dena den, profesionalki oso oso interesgarria iruditzen zait ikastaro hau ere, eta seguru etorkizun ez oso urrun batean, blog profesionalak kudeatzen ibiliko naizela.

Beno ikastarokide eta irakasle, dagoeneko gaueko ordu batak dira ia ia, eta uste dut gaurkoz nahiko dela. Opor zoriontsuak igaro ditzazuela, eta zuri Gorka, merezitako atsedena har dezazula Europako azken paradisuan!!

Laister arte!!

Ainhoa Zufiaurreren edublogaz


Ainhoa Zufiaurren ikasbitakorak Ainhoa Jolasak izena darama. Ainhoak minima izeneko diseinua hautatu du baina zabala den zaporean. Horretarako daude eginda gustoak. Dena den, oso gustatu zait diseinua zaindua dela ematen duelako. 8 post ageri dira eta ezkerreko zutabe estuan bideoak (RSS jarioa) ageri dira lehenengo. Gogoratu komenigarria dela atalaren titulua bideoekin justifikaturik uztea. Zorionak eta segi aurrera edukiak jartzen. Penagarria litzateke bloga bertan behera uztea. Ea ausartzen diren azken atazak jartzen. bilatzailea zutabean eta lizentzia adierazteko antipixel botoia.

Tomas Vivasen bloga

Tomás Vivasek Teknologia artea da jarri du izenburutzat bere blogean. Oso argazki polita jarri du. Guztitara, orain arte, 5 post idatzi ditu eta bideoak eta RSS infojarioak jarri ditu problemarik gabe. Tomasek apunteak argitaratzen hasiko da eta lotura interesgarriak jartzen. Gogoratu Tomás, postetako gaztelaniazko esaldiak (publicado, fecha...) euskaraz ipini ahal dituzula diseinuko menuan sartuz. Beste gauzatxo bat: errakuntza bat dago IKASKIDENAK izeneko ataleko izenburuan, e letra bat falta delako (IRAKASKIDEENAK) eta ikasleak izan barik zure irakaskideak direlako. Segi edukiak jartzen eta ez ahaztu zutabean ere lotura interesgarriak ipini behar direla. Bestalde, tituluak edo URL izenekoak zure izena darama; beraz, gogoeta egin zertarako erabiliko duzun. Zorionak.

Eder Valladaresen blogaz


Eder Valladares-ek Mate Tailerra ipini dio izena blogari. Bistan denez, diseinua ez da 'minima' izenekoa, baina Eder-ek lan egin du edukietan eta post politak jarri ditu. Pena da zutabeko loturak eskasak izatea eta blogrollik edo irakaskideen loturak ez ikustea. Antza, lanpeturik ibili da Eder. Espero dezagun blogean edukiak sartzen segitzea. Aurrera eta ez utzi hasitakoa!

Roberto Ruesgasen ikasbitakoraz

Roberto Ruesgas-en blogak Bigarren maila du izena. Baina Pizu beste hainbat blog gehiago hasi da egiten; edo behintzat izenak erreserbatu ditu. Bigarren Maila blogean bilatzailea gauzatu du zutabean, agindu bezala, eta RSS infojario interesgarriak ere jarri ditu. Zorionak. Segi horrela eta ea proiektu guztiak inplementatzen dituzun. Lan izugarria zain duzu. Gogoratu interesgarria dela blog bakoitzean zer-nolako lizentzia dagoen. Ezer ipini ezik, bistan da copyright-a dela, eta ez dut uste copyright-a egokiena denik irakaskuntzan gauzatzeko. Nolanahi den ere, aurrera eta ikusi arte.

Ricardo Riveraren blogaz

Ricardo Rivera teknologiari buruzko blog interesgarria egiten hasi da. Oraindik bi post baino ez ditu argitaratu Rikik, baina bistan da diseinua fintzen aritu dela. Oso argazki ikusgarria jarri du goikaldearen azpian eta lankideen blogen erreferentziak ageri dira zutabean estekaturik. Bestalde, RSS infojarioak ere badaude egon: Eduvlog eta bideo batzuk blogaren tematikari buruz. Gainera, gustatu izan zait posteko datuak euskaraz ikustea. Zorionak eta segi edukiak jartzen. Teknologiaren esparrua oso aldakorra denez gero, bloga oso erreminta ona da etengabeko aldaketa horien berri emateko. Zorionak berriz ere.

Garikoitz Oriaren blogaz

Garitxok oso lan bikaina burutu du ikastaro honetan. Nahiko aktibo egon da eta gero hori bistakoa da edublogean. Garitxok ingelesaren gaineko bitakora bikaina egiten dihardu jotake. Ikastaro honetan ikusitako hainbat gauza ikusten dut Garikoitzen blogean gauzaturik: bilatzailea, antipixel botoiak, lizentzia, Google Ads, blogroll-a, RSS infojarioak, bideoak, Slide... Orain arte, 19 post. Ez zara makala, gero! Ezin hobeto. Segi horrela. Blogger aparta edukiko dugu Garitxo lankidea. Dena den, gogoratu zerrendak edo baliabideak beste nondik-bait hartzen ditugunean erreferentziak jarri behar ditugula. Horrekin ez dut meritua kendu nahi zeren agian baliabide guztiak zeureak baitira. Behintzat kristolako lana egin duzu zeren euskaraz agertzen baita dena. Nolanahi den ere, zorionak. Horren eduki interesgarriak ikusita, nik jada klik batzuk egin ditut zure iragarkietan. Ezin interesgarriagorik (konturatu zara Australiako bisaren ondoko hitzaz? Bistan da zure bloga euskaraz dagoela!)

Itziar Navarroren blogaz

Itziar Navarro irakasleak matematika eta bidaiak ditu gogoko, bistan denez. Oso argazki erakargarria jarri digu goikaldean, blogean. Egia esan, primeran ari zaio geratzen ikasbitakora. Hiru post baino ez ditu idatzi orain arte, baina agerian geratu da blogaren diseinurako eman duen denbora. RSS infojarioei dagokienez, Sustatu eta Eduvlog.org ageri dira besteak beste. Konturatu naizenez, ikastaroko kideen artean blog batzu faltan dira, guzti-guztiak ez daudelako. Dena den, segi horrela, Itziar. Gogoratu lizentzia inon agertu behar dela.

Coral Merinoren bloga

Coral Merinok argazki ikusgarria jarri du blogaren goiko aldean: ordenagailu bat robot bihurtuta nolabait. Diseinu berriztatzailea burutu duzula bistakoa da. Coral-ek 5 post idatzi ditu eta YouTube-ren bideoak ere jarri ditu RSS teknologiaz baliatuz. Gogoratu, Coral, aurrera egin behar duzula eduki gehiago sartzen eta lizentzia agerian uzten. Lizentzia omen da idazleak edo bitakoragileak sartu behar duen lehen gauza. Horrela argiro esaten diozu jendeari zer egin dezakeen zure edukieekin. Zorionak.

Jon Mendiolagoitiaren bloga

Jon Mendiolagoitiak ikasbitakora ederra egiten dihardu teknologiaz. Orain arte 3 post baino ez ditu idatzi, baina ederto apaindu du alboko zutabea. Kasu honetan, Jon-ek zutabea ezkerraldean jartzea nahiago izan du. Diseinua berdina izan arren, zutabeko gauzak ezkerrean ikus daitezke. Loturak edo blogroll izeneko atalean esteka garrantzitsuak jarri ditu eta RSS infojario bat baino gehiago topa daitezke: Sustatu eta Zientzia.net. Bestalde, bilaketa sistema faltan dago. Interesgarria litzateke barne bilaketarako formularioa jartzea. Lizentzia ere faltan dago. Gogoratu antipixel botoi baten bidez ipini ahal dela hori. Segi horrela, Jon. Baina gogoratu edukia dela garrantzitsuena... diseinua baino gehiago agian. Zorionak.

Mikel Lacalleren blogaz

Mikel Lacalle irakaskideak bikain hornitu du bloga. RSS atalari dagokionez, oso gustatu zaizkit bere aukerak: Barrapunto, Sustatu, Eduvlog, Ikastube eta BBC. Bestalde, bistan da InstaCal eta Antipixel botoiak erabiltzen trebea dela dagoeneko. Bideo erakargarriak ipini guran-edo, Aznar-en ingeles klase bat ere dago ikusgai (noizean behin lasaitu behar, jakina). Etiketak ere ageri dira zutabean edonork horrela ere aurkitu ahal izateko bilatzen duena. Bestalde, blogroll-a ere ageri da... Hori guztiori ikasleen pozerako izango da ezbairik gabe. Zorionak eta segi horrela, Mikel, langile aparta zara!

Nerea Indaren bloga

Nere Indari oso erakargarri geratzen ari zaio bloga, Trukean deritzona eta Blogger-en zerbitzarietan dagoena. Eskuineko zutabean Eduvlog eta Sustatu infojarioak jarri ditu, baita bideoak ere. Bestalde, irakaskideen blogen erreferentziak ere ageri dira estekaturik. Hala ere, data eta beheko datuak gaztelaniaz daude (gogoratu diseinu atalean aldatu ahal dituzuela esaldiok euskaraz jartzeko). Segi horrela eta ea blogroll-a jartzen duzun, Bestalde, ea hiru post horiek 30 bihurtzen diren laster, Nerea. Zorionak.

2008-03-16

Aitor Garmendiaren bloga

Aitor Garmendiak klaserako ikasbitakora nahiko aurreratuta dauka. Denetarik egin du: zutabeko aurkibidea, RSS jarioak, bideoak txertatu, lankideen blogei egindako loturak eta abar. Zalantzarik ez dago bikain geratuko dela hemendik lasterrera ikasgaiak sartzen dituenean. Erabaki latza da, baina badirudi Aitor konbentzituta dagoela. Ea pausoa ematen duen eta kimika eta natur zientziei buruzko ekaiak osorik ikusten ditugun. Zorionak. Baina amaitu baino lehen, gogoratu, Aitor, euskarazko testu finkoak ere jarri ahal dituzula posten beheko aldean eta data agertzen den testuan. Diseinu fitxa edo betilera joatea baino ez dago eta bertan euskarara pasatu testuak.

Web 2.0 edo makinak gu-geu garenean

Bideo hau zuen interesekoa izango da. AEBetako irakasle batek egin du Web 2.0 zer den azaltzeko. Ikastube webgunean euskarazko bertsioa daukazu eta Eduvlog vlogean gaztelaniazkoa dago.

Iñaki Gallastegiren blogaz

Iñaki Gallastegik blogean oraindik ez du eduki askorik ipini, baina ziur gogoeta egiten diharduela zelan erabiliko duen eta zertarako. Burualdeko irudi urdina agian altuera handiegikoa da. Nik laburtu egingo nuen irudi hori. Ez dira normalak burualde altuak. Nire ustez, 120-160 pixelekoak nahikoak dira burualdea lar handia izan ez dadin. Kernelblog honetan, esaterako, 120 pixelekoa jarri dut. Bestalde, Iñakik blogeko aurkibidea jarri du zutabean, ikastaroan azaldu bezala; oso ondo dago. Blog zerrendak edo blogroll-ak ere jarri ditu; batean, ikaskide guztien blogei egindako estekak ageri dira. RSS infojarioak ere ez dira falta. Segi horrela, Iñaki. Gogoeta egindakoan, hasi eduki aberatsa ipintzen eta Google Ads ere bai, azken finean, ordainsaria eduki behar duzue eduki irekiak jartzeagatik (liburuengatik ere ordaintzen dute, ezta?).

Tesia teknologia berriei eta irakaskuntzari buruz

Publico.es egunkari espainiarra orain dela gutxi plazaratu da lehen aldiz. Badakikezuenez, Ignacio Escolar blogger handia da zuzendaria (Espainiako blogger irakurriena, zalantzarik gabe). Software Librean SherpaCMS programaz egindako web orrialdea oso ondo dago eta artikulu interesgarriak topatu ahal dituzue. Nik asteburu honetan hauxe topatu dut. Zuentzat ez da albiste zeren soberan baitakizue zer gertatzen den irakaskuntzan. Hala ere, tesi batean oinarritzen da eta Joxerra Garzia lankideak zuzendu du, Sergio Monge egilea izanik. Irakurri albistea eta esango didazue akort zaudetenentz.

Web 2.0 argazki zerbitzuak

Flickr, Picasa eta Zooomr zerbitzuak argazkiak online metatzeko eta konpartitzeko. Hiru horiek dira nik normalean erabiltzen ditudan Web 2.0 zerbitzuak argazkiak konpartitzeko. Landetako Bokale Zaharretik nire azken argazkiak uzten dizkizuet Albret Erreginaren portua zelakoa den ikus dezazuen. Aipatutako hiru zerbitzuei dagokienez, lehenbiziko biak erabiltzeko gomendioa egiten dizuet. Zooomr sistemak aukera politak ematen ditu baina zerbitzari geldoa eta ezegonkorra da. Gogoratu klasean edo kanpoan egindako argazkiak oso ondo gordeta egon daitezkeela zerbitzu hauetan. Doanekoak dira, nahiz eta funtzionalitateak behar badituzue noizbait ordaindu beharko duzuen.

2008-03-15

Azken txanpan sartuta


Laster emango diogu amaiera ikastaroari. Hemendik aurrera, zuen bitakoren artean komentatzeko falta direnak agertuko dira hemen. Bloga ondo hornituta edukitzea eta ikastaroan parte hartu izana nahikoa dateke ikastaroa gainditzeko. Espero dut zuen interesekoa izatea azken txanpakoa. Hasteko, esan dezagun YouTube APIa edo programazio interfazea askatu dutela. Horrek posibilitate handiak ematen dizkigu Eduvlog.org baino hobeak izan ahal diren hezkuntz produktuak merkataratzeko. Gogoratu egunero dagoela zerbait interesgarria Internet-en Hezkuntzaren alorrean. Orain gozatu oporraldia baldin eta oporrak hartzen badituzue. Nik ikastaroko azken postak datorren asteartera arte ipini ahalko ditut. Asteartean bukatuko da ofizialki ikastaroa. Oraintxe banoa Bokale Zaharrera lasaitasunaren bila ordenagailua maletan. Albret nafarron Erreginaren Portura (Port Albret, Bokale Zaharra). Irudian ikusten duzuen irlan izango nauzue zerbait gertatuz gero laguntzeko prest, Landetan, Nafarroako iparraldean, euskaldunon hiri zaharrean, Ozeano Atlantikoaren kostaldean, Europako azken paradisuan omen. Bertan egindako argazkiak satelite bidez Flickr-en mapan ikus daitezke.

2008-03-14

Agurra

Beno ba, egun hauetan ez da egon hemendik mugimendu askorik. Asmatzen dut ikastaroa amaitutzat jotzen dugula; Gorkaren azkenengo zerbait espero nuen, baina guztiok egon gara oso lanpetuta aste honetan notak eta abarrekin.

Beraz, lehendabizi eskerrak berriro Gorkari eman nahi nizkio eskeinitako paregabeko aukerengaitik. Nik be, Garitxori irakurri diodan bezala, ez nuen hainbeste espero ikastaro honetaz; benetan oso harro sentitzen naiz buruko dudan ikasbitakoraz. Hasieran etsipena zena orain fruitu emankor bihurtu da. Ikastaroak iraundu duen bitartean jota fuego ibili naiz, eta oraindik ere jarraitzeko gogo askorekin geratzen naiz.

Bukatzeko, agurtu nahi ditut irakaskideak, eta behin baino gehiagotan beren lanak ikustera sartu naizela aitortu behar dut. Ea hurrengo baterako hemendik ere berriro topatzen garen.

Eta tartean gozatu merezitako oporraldiaz.
Ez aiorik. Besarkada bat.

Ana Balmaseda

2008-03-11

Antipixel botoiak loturak jartzeko

Antipixel botoiak oso interesgarriak dira ikasbitakoretan edo eduvlogetan. Botoitxo hauek oso txikiak dira, oso polito geratzen dira blogetan eta irudiak tratatzeko programarik gabe ere sortu ahal dira (egizu klik ondoko irudian eta ikusi pantailan botoitxoak). Edonork egin dezake gaur egun antipixel botoi bat bere blogean zerbait adierazteko. Esaterako, oso egokiak dira gure edukien lizentzia jartzeko. Ikus dezagun nola egiten diren eta nola ipintzen gure blogean. Konturatu ahal zaretenez, nik bat jarri dut blog honetan edukien lizentzia zein den adierazteko. Antipixel deitzen diren arren, guk gogoan eduki behar dugun gauza neurriak dira, hau da, zabalera eta altuera zenbatekoak diren: 80x15 pixel. Milaka botoi antipixel dago Internet-en gaur egun. Luca Zappa italiarraren Web 2.0 aplikazio hau erabil daiteke txakada batean botoi bat egiteko. Txurroak bezala egingo dituzue eta ziur ondo pasatzen duzuela koloreak eta irudiak jartzen. Interfazea tontolapikoentzat bada izan, Web 2.0 aplikazioetan usabilitatea oso garrantzitsua baita. Amaitzeko hona uzten dizuet nire aukera politikoa AEBetako hauteskudeetan; egizue klik botoian eta informazioa eskuratuko duzue (aurreko hauteskundeetan Kerry-ren aldeko nazioarteko batzordean parte hartu nuen):

2008-03-07

Copyscape, irakasleen karta gordea

Artikulu honetan uzten dizkizuet erreferentzia batzuk, ikasleen lanekin erabiltzen ditudan erremintak zein diren jakin dezazuen: Copyscape, Google eta diff.

Maite Fresnilloren arteazko blogaz

Maite Fresnillo lankideak oso txantilioi polita aukeratu du, batez ere artearen gaiari oso ondo doakiona. Beti gustatu zait txantilioi hori horrelako lanak egiteko. Daukan pega bakarra, agian, fondoa da, zeren ez baita zuria. Hainbat argazkik inguruan kolorea daramate eta horrelakoetan gaizki geratzen da fondo hori... Nik horregatik maite ditut fondo zuriak... egoera guztietan baliogarriak direlako. Baina utz ditzagun diseinu kontuak aparte. Hori baino garrantzitsuagoa honakoa da: ezkerreko zutabean URL osoak agertzen dira esteka bezala. Saiatu izen bat ematen (kernel blogean jarri dizkizuet lankideen izenak) eta hitzei loturak jartzen. Era horretan jada ez dira aterako lotura luzeak link bezala eta jendeak errazago ikusiko du norena den bloga. Amaitzeko, esan dezadan oso testu aberatsak daudela ingelesez arte estilo desberdinak definitzeko. Baina, problema zera da. Horrelako testuak agertzen dira blogean eta demagun bihar-etzi zure lankide batek kopiatzen duela eta berak idatzitako liburu batean agertzen dela. Zer egin horrelako kasuan. Kopia eskubideen problematika oso garrantzitsua da. Eta irakasleak bezala, ikasleak ere egin beharko luke. Beraz, non edo non agertu behar da blogean zer lizentziarekin doazen edukiak... etorkizunean problemarik ez edukitzeko. Esperientziagatik esaten dizuet, nik horrelako kasu konplikatuak izan ditut ikasleekin eta ondorio honetara heldu naiz. Argiro jar dezagun gure lizentzia. Nire aholkua: http://www.creativecommons.org

SlideShare, presentazioak txertatzeko sistema

Oso maite dut SlideShare. Biziki sistema ona da eta Web 2.0 alorrekoa zeharo. Orain dela ordu batzuk Iker lankideak galdera egin dit, oso polita, neuk ere neure buruari noizbait egin diodana: nola egin ikasleek egindako presentazioak (ODP edo PPT formatuetan) bilduta edukitzeko eta gero berrikusteko. Horri erantzuna honakoa izan daiteke. Demagun 40 presentazio kudeatu behar dituzuela ikasgelan, ikasleak 40 direlako.

Ikasle bakoitzak SlideShare.net gunera igorri beharko luke lana. Horrela, dena geratuko litzateke metaturik SlideShare gunean. Problema bat konponduta (non bildu hain zama handia). Bestalde, ikasleak edo zuek-zeuek egin beharrekoa oso sinplea da: presentazioaren kodea hartu eta txertatu irakaslearen blogean edo ikasleak noreberarenean eta gero loturak ipini zure blogean erreferentziatzeko. Nik uste hori dela soluziorik errazena. SlideShare bezalako beste batzuk daude baina hauxe da onena. Gainera PPT formatuaz gain, ikasleek PDF formatuan eta ODP (Open Document Presentation) formatu estandarrean ere bidali ahal dute zerbitzarira... eta doan.


Orain arte probatu ez baduzu, egizue eta ez zarete damutuko, halafede! Eta gogoratu Power Point-ek baduela alternatiba librea: OpenOffice (Open Document Presentation)

2008-03-06

Piclens, argazkiak bestela ikusteko aplikazioa

Nabigatzaileetan sartzen den aplikazioa da. Firefox, Explorer eta Safari nabigatzaileetan erabil daiteke. Demagun argazki presentazio bat egin behar dugula edo aztertu irudi batzuk Flickr edo beste repositorio batean daudenak... Piclens baliatuz gero, primeran ikusiko dituzue objektuak pantaila osoan eta 3Dko panelean. Probatu eta sartu zuen nabigatzaileetan (Firefox-en bada, hobeto). Firefox-en, menu honen bidez kontrolatzen da: Tools/Herramientas > Add-ons/aplikaziotxoak. Bideo hau prestatu dizuet hobeto ikus dezazuen. Klasean pantaila osoan jarri dut nik unibertsitatean eta benetan ondo aztertu genituela argazkiak. Iraupena: 03:58.

Jon Ezkurraren blogaz

Jon Ezkurra lankidearen blogak Algortatik du izena. Zerikusi handirik ez du tematikarekin, baina bistan Jonek probak egiteko erabiltzen duela blog hau. Agerian da blog desberdinak eta post multzo diferenteak sortzekotan dagoela. Zerbait dabilkio buruan. Gainera, ondo hornitu du eskuineko zutabea: bide barra, RSS infojarioak, bilaketa modu bi, etiketak... Ondo dago. Nik, aholku bezala, esan nahi dizut goiko irudiaren altuera laburtzeko (ordenagailua daukana, alegia). Musika entzuteko applet-a ere ipini du. Segi horrela.

Instacalc, Web 2.0 kalkulagailua

Instacalc onlineko kalkulagailuak badu abantaila polit bat antzekoak diren beste aplikazio batzuekin konparatuz: txertatu ahal da blogean eta aukera eman ahal diegu ikasleei datuak sartzeko. Eragiketak denbora errealean egiten dira. Gogoratu "embed" izeneko ikonoa jotzen duzuenean, kodea eskuratzen duzuela zuen blogean txertatzeko. Kodean pixel kopuruak aldatuz, zabalera alda dezakezue horren zabala izan ez dadin (gogoratu komeni dela zabalera 400 pixelekoa izatea gehienez). Oso lan txukuna eta interesgarria hainbat irakaslerentzat.

Iker Etxaniz-en blogaz

Iker Etxaniz lankideak ikasbitakora ederra sortu du informatika euskaraz irakasteko. Bere blogak Nik Ubuntu GNU/Linux-en inguruan egindakoa ekarri dit gogora. Iker-ek kalkulu orrialdea eta testu prozesatzailea nola erabili hasi da posteatzen. Loturak jarri ditu ezkerreko zutabean beti eskura edukitzeko, eta hori ongarria da. Bestalde, bilatzailea ere ipini du goiko aldean, eskuineko zutabean (usabilitate legeak esaten du hori dela lekurik onena bilatzailea jartzeko). Bideo zutabea ere agerian da eta RSS infojarioa Sustatu zibergunearena (Feedburner-en bidez). Nik agian zuzenean jarriko nuen Sustaturena zuzenean, baina Iker agian asko erabiltzen du Feedburner eta nahiago du. Problemarik ez dago, zapore desberdinak horretarako daude-eta. Gainerakoan, ikusten dut Egunkaria-ren aldeko bideoa jarri duela... eta inkesta ere bai. Segi horrela. Oso ondo, Iker.

Googlepedia instalatzen

Googlepedia oso ondo dago eta honetan oinarritzen da: Google-n ezer bilatzen duzuenan emaitzak lortzen dituze zutabe zabal batean, ez besterik. Baina, ez litzaizueke gustatuko bilaketaren emaitzarekin batera Wikipedian termino horren inguran zer dioen ikustea. "Txori bi tiro batez hiltzea" omen da hori, hau da, bilaketen emaitzetan Google eta Wikipedia edukitzea. Horretarako Firefox nabigatzailea behar duzue, egun dagoen onena dena kontutan hartuta (Explorer, Opera eta Flock ere erabiltzen ditut noizean behin, eta horrexegatik diot). Deskargatu Firefox nabigatzailea eta begiratu Firefox kanalerako egindako bideoak Firefox ondo baliatzeko (gero kargatu Googlepedia segundu batean, beheko bideoa ikusitakoan):

  1. Firefox-i buruzko kanala Eduvlog bideoblogean.
  2. Googlepedia instalatzeko gida


Bideoa ikusi eta berehala ikusiko duzue zertan den aplikazioa. Denbora gutxi emango duzue instalatzen, berehala egiten da-eta.

2008-03-03

Internet, sistema eragile bezala: Jooce

Seguraski, behin baino gehiagotan eduki duzu fitxategiren bat faltan eskolan edo kanpoan egon zaretenean. Agian ordenagailuaren beharra sentitu duzue noizbait, bertan zegoen zerbait agian eskuragarri ez duzuelako. Problema hori albo batera uzten eta ordenagailuarekiko dependentzia gutxiago izaten, Jooce onlineko sistema eragileak lagunduko dizue. Europan bertan eginda dagop sistema hori eta puntako teknologiarekin aukera paregabea da fitxategiak (bideoak, testuak, musika...) seguru edukitzeko beren zerbitzarietan. Zuen testuak edo klaseko apunteak bertara igo eta salbu edukiko dituzue betirako (lokalean eta Internet-en gordeta, badaezbada ere). Egun konektibitatea da erronka, Web 2.0 aplikazio itzelak daudelako. Institutuko ordenagailu geldoan eta zaharrean baldin baduzu informazio inportantea, eraman Jooce-ra eta probatu onlineko sistema hori. Klik egiten baduzu artikulu honetako argazkian Jooce-ko nire idazmahaia ikusteko aukeran egongo zara.

2008-03-02

Slide.com, diaporamak eta argazkiak Web 2.0 delakoan

Argazkiak txertatzeko zibergune galanta eta aprobetxagarria da Slide.com. Hainbat gauza egin ahal izango duzue bertan. Fotoalbumak erraz-erraz egiten dira eta gero zuen blogean txertatu ahal dira. Irudiak gordetzeko biltegia ere bada eta ez dauka mugarik. Beraz, argazkiak metatu ahal dituzue bertan. Efektu politak ipini ahalko dituzue argazkietan online Slide.com gunean sartuz. Salbapantailak ere burutu ahalko dituzue erraz-arraz zeuen argazkiak bidaliz. Dena erraz eta teknologia jakin gabe, Web 2.0 munduan egin ohi den bezala. Beste gauza bitxi bat egin ahalko duzue: YouTube-ko bideoetan markoak jarri. Probatu argazki batzuk erabiliz. Remix kulturako beste gune handi bat.

Argazkien tamainaz

Blogger-en txantilioian zabalera bat dago, ondo kontrolatu behar duzuena. Minima txantilioian zutabe nagusian dagoen zabalerak 400 pixeleko argazkiak onartzen ditu. Horrek esan nahi du sekula ez duzuela Blogger-era igo behar zabalera hori baino handiagoko argazkirik. Egin liteke, baina hori ez da zuentzat momentuz. Disko gogorrean argazki bat duzunean, ezarri sagua argazkiaren gainean eta eskuineko botoia sakatuz PROPIETATEAK ikusi. Hortxe agertzen da zabalera eta altuera. Altuera ez da inportantea; benetan inporta zaiguna zabalera da, 400 pixeleko tope hori daukagulako. Hala ere, argazki zabal bat, 1200 zabalerakoa ere bidali ahal duzu Blogger-era post batean agertzeko. Egin behar duzun gauza bakarra zera da: igotzeko kudeatzaileko eskuineko aldean "tamaño pequeño" aukeratu. Modu horretan argazkia txiki ikusiko duzu eta klik egitean tamaina handian ikusten da. Horren erraza da argazki handiak ere igotzea. Hala ere saiatu lar zabalak ez diren argazkiak ipintzen.

Argazkiak tratatu eta Aurkezpena

Aupa irakaskideak:

Zuen ikasbitakorak ikusten egon naiz. Batzuk asko gustatu zaizkit eta gauza dexente ere aprobetxatu izan ditut nirea hornitzeko. Dagoeneko bilatzailea, bideoak, musika, erlojua eta lotura interesgarriak ere gehitu ditut (azken hauek Garitxo-renean topatuta). A!, eta Olatzek bezala Getxoko bideo bat ere bai.

Oraingo honetan 2 zalantza argitzea nahi nuke:

Hasteko ez dakit nola handitu argazkiak. Nire ikasbitakorako azken post-eko argazkiak sakatzen badituzue, ez dira gero tamainu handian ikusten . Eta hori da hain zuzen ere, lortzen ez dudana.

Bigarrenez, argazki aurkezpen bat egin nahi nuke. Baina diseinuan sartuta ez dit aukera ematen nire ordenagailuko argazkiak aztertzeko eta bide horretatik egiteko. Horregaitik Picasa-n eta Flickr-ean ere erregistratu naiz. Orduan aurkezpena egiteko, diseinuan nagoenean, erabiltzailearen izena ipintzeko agertzen denean, zer ipini behar dut hor?

Eskerrik asko laguntzeagaitik.
Animo, eta indar guztiekin hel diezaiogun ikastaroaren azken txanpari!!

Ana Balmaseda

Olatz Elordiren blogaz

Olatz Elordik Erandioko Altzaga ikastolan egiten du lan eta bere blogean Lekeitio herriari buruzko bideo paregabea utzi digu. Bera lekeitiarra da, bistan denez. Gustatu zait bere bloga. Ataza batzuk burutu ditu eta apurka-apurka ondo geratzen ari zaio MINIMA izeneko txantilioia erabilita. Fondo edo sakonera zuria usabilitatea adierazteko... hori da bidea. Beste batzuek ez bezala, kernelblogaren helbidea jarri du beti eskura edukitzeko gure blog zentralizatua. Zorionak. Oraindik 2 artikulu baino ez daude... baina laster asko ikusteko eran egongo garateke, Ipar Nafarroan erraten duten bezala. Aurrera, Olatz!

Lana: ingelesezko oinarrizko hiztegia

Mezu bat bidali dizuet posta elektronikoz lan batean laguntzeko, guztion arteko lana burutzeko, alegia. Irakurri arretaz eta egoki ikusten baduzue zeuen harri koskorra ipini. Nahiz eta ingeles irakaslea ez izan, ingeles hiztegia baldin baduzu, nahikoa da kolaboratzeko. Bide batez, lizentzia libre garrantzitsuena zer den ikasiko duzue. Google Docs erreminta erabiliko dugu horretarako. Kolaboratzeko ez dago mugarik ezta ere gutxieneko lanik ere... bakoitzak ahal eta nahi duena egiten du. Ondo erreparatu lizentziari, mesedez.

2008-02-29

Igor Azurmendi deabrutxoarentzat ingelesez

Lotura honetan jakin ahal duzu zein den hobea, deabrutxoa ala Tux Linux.

Igor Azurmendiren blogaz

Igor Azurmendik hainbat gauza elementu jarri ditu blogean: bilatzailea, ondo funtzionatzen duena, artxiboa modu laburrean, blogrolla gehien gustatzen zaizkion guneei loturak jarriz, blog-eroak (ikastarokideak), bideoak... Bikain. Dena den, bilatzailean IR agertzen da botoian. Oso erraza da hori aldatzea (bi eratara egin ahal da): 1. DISEINUA izeneko menuan elemento de página hori ikusiko duzue eta kodean ir hitza bilatu eta horren ordez "AURRERA" IPINI. 2.DISEINUA>EDITAR en HTML, eta hortxe ikusten duzue kodea (oso luzea denez, agian baten bat galtzen da). Bestalde
Bestalde, Igor-en abatarea DEABRUTXOA da; baina ez edozein deabrutxo, BSD mugimenduaren DEABRUTXOA. Badakizuenez, BSD sistema eragileak ANARKIA errepresentatzen du GNU/Linux erabiltzen dugunontzat. Gure abatarea pinguinoa da; beraiena, deabrutxoa. Guk ELKARTASUN itxura ematen dugu gure sistema eragilearekin eta BSDzaleek LIBERTATE OSOA... Zuek aukeratu, baina jakin ezazue pike handia dagoela beti Tux pinguinoaren eta BSD deabrutxoaren artean. Espero dezadan Igor BSDzalea ez izatea :) Zorionak, Igor, segi aurrera.

Lurmutur Hiriko Deklarazioaz

Hezkuntza Irekirantz goaz. Gure mugimendua gero eta indartsuagoa da. AEBetan sortu zen MIT institutu Teknologikoari esker, eta etengabe aurrera doa. Zuek ere parte hartu ahal duzue mugimendu honetan. Seguraski minbiziaren gaixotasun larria gaindituta egongo zen medikuntzan Open Content formula erabili izan balute. Blog eta wikietan Open Content delakoaren alde gaude. Gogorra da, zure pentsamenduak, ariketak, ideiak agerian jartzen dituzulako, baina merezi du mundu hobea edukitzeko. Irakurri Lurmutur Hiriko Deklarazioa eta akort bazaude, sinatu. Eskerrik asko.

2008-02-28

PP-ren Iragarkia gure Blogean

Aupa ikastaro kideak:

Zer moduz dena? Ez dakit gaur bisitatu duzuen gure Kernel Bloga edo ohartu zareten baina nik sorpresa desatsegin bat izan dut. Google AdSense zerbitzuak gure blogetan iragarkiak jartzeko aukera eskaintzen du. Teorian bloga aztertu eta gaiarekin zerikusia duten iragarkiak jartzen dituzte. Ba oraindik ez dut ulertzen baina iragarki hau topatu dut gaur:
"Con Rajoy es posible""Por una españa de todos, Vota PP"

Oraindik ez dut ulertzen zer zerikusi izan dezakeen gure blogak alderdi politiko honekin ez bere ideiekin, izan ere denok ondo dakigunez ez dira beraien seme alabak ikastetxe publikoetara eramaten dituzten horietakoak...

Nik egia esan nahaigoko nuke nire izena eta alderdi politiko honena ondoan ez ikustea eta zuetako batek baina gehiagok, zihur gauza bera pentsatzen duzuela. Beraz nahiagoko nuke iragarkia kenduko balute...

2008-02-27

Bueltatxo bat ematen!!

Kaixo guztioi. Aspaldian ahaztuta izan zaituzten eta gaur tatrtetxo bat hartu dut pixkat eguneratzeko. Liburua irakurtzen ari naiz eta interesgarria iruditzen zait, dena dela hacker horiek nahiko frikyak diren burutapena daukat, noski, adituak izateaz gain. Beraz doc-eko aurkezpenean aurreraxeago egin beharko dut nire aportazioa, ez baizait oso bidezkoa egiten liburua irakurri gabe edozer gauza ipintzea. Bestetik, ikusi dut beste hainbat gauza interesgarri ere landu dituzuela eta saltseatu dut gainetik bada ere. Eta bilatzailea ere gehitu dut nire blogean. Gustatuko litzaidake nire txokoa gehiago loratzea, baina momentuz lehortea dugu eta euria egin arte itxaron beharko du. Azken egunotan gure eskolako ikasleek egindako lanak igotzeko blog bat sortu dut eta hortxe gabiltza ia ate irekietarako pixkat itxuratzen dugun. Hauxe da helbidea http://lantxokoa.blogspot.com/ . Gomendioak eta kritikak onartzen dira!!
Gero arte, eta ia hurrengoan lehenago azaltzen naizen!! Ahaztu aurretik, zorionak, besteon blogak kuxkuxeatzen ibili naiz eta zoragarri daude!!!
Igor

Berriro hemendik!!

Kaixo irakaskide guztioi. Azkenaldi honetan nahiko txarto ibili naiz ikastaroa aurrera ezin eramanaz, ea ba gaurtik aurrera pilak berriro kargatzen ditudan. Ikusten dudanez gauza berri asko agertzen dira, eta ni oraindik gehienak egin barik. Beno, ahal dudan einean eguneratzen saiatuko naiz, nahiz eta aurretik lan gogorra dudala ikusi.
Beno ba, beste barik animo guztioi ikastaro interesgarri honekin eta eutsi!!

2008-02-26

Fotoflexer eta bideo esferikoa

Bideo berri bi dituzue Eduvlog.org ikasbitakoran. Uste dut biak izango direla zuen interesekoak. Batean, Fotoflexer Web 2.0 zerbitzua zer den ikusiko duzue. Baina erabiltzen hasi aurrez, egin kontu bat Picasa Google-n. 15 segundu baino gutxiago tardatuko duzue baldin eta hemendik egiten baduzue (http://picasaweb.google.com). Gero, prestatu zuen disko gogorrean duzuen argazki bat Fotoflexer-era bidaltzeko eta bertan editatzeko. Zuen argazki horrek begi gorriak baldin baditu, hobeto; Fotoflexer-en bidez kendu ahalko duzue efektu nazkagarri hori. URL edo helbidea honakoa da:
Fotoflexer bideo-gida

Beste bideoaren bidez, esferikoki ikusi ahalko duzue Melbourne hiria. Turismo birtuala geografia klaseetan erabili ahal izateko, edo ikasbidaia birtualean, nola ez:
Melbourne 360 gradutan eta esferikoki

2008-02-24

Remixaren kulturaz

Hona hemen Buenos Aires hirian grabatutako hitzaldia, Lawrence Lessig irakasleak emana. Bideoa Eduvlog-en erreferentziatu nuen lehenengoz eta uste dut zuen interesekoa izango dela, remix kultura eta Aro Digitala zer den maisuki azaltzen duelako. L. Lessig Creative Commons mugimenduaren ikurra da. Iraupena: 43:50.

Miren Nekane Blascoren edublogaz

Miren Nekane Blascoren ikasbitakoraz hitz egin dezadan oraingo honetan. Lehenengo errapara diezaiogun tituluari: MirenNotaEmaten. Edublog horretan ondo geratuko litzateke Miren Nekanek argazki bat ipiniko balu bera agertuz eta ikasle bati kalifikazioa ematen. Horrelako argazki bat jarriz goikaldean edo zutabeko goikoaldean oso ondo geratuko litzateke. Hortaz, saiatu konexioak ipintzen blogaren tituluaren eta idatziko duzuen edo diseinuaren artean. Dena den, bistan da Miren Nekanek musika irakasgairako erabili nahi duela blog hau. Agian hobea izango zen beste tituluren bat musika hitzarekin jolastuz.
Beste alde batetik, Miren Nekanek musikari buruzkoa izango dela esaten digu bere lehen postean, helburua alegia. Hori ondo dago, argiro eduki behar dugulako lehen unetik zeri buruz izango den ikasbitakora. Baina agian hobeto geratzen da hori estatiko jarriz gero, zutabeko goikaldean. Horretarako Diseinua/Añadir elementos de págína betile edo fitxara goaz eta Texto izeneko aukeran idazten dugu. Ez besterik. Adibide bat ikus dezakezu blog honetantxe.
Bukatzeko, ikusi ondorengo irudia

Errakuntza ohikoa da gure artean, guztioi gertatu baitzaigu noizbait esteketan helbide osoak jartzea. Helbideak oso luzeak izan ohi direnez, efektu kaskarra gertatzen da edo helbidea mozturik geratzen da. Albo batera utzi behar duzue hori: URL eta esteka gauza bera izatea. Adibide honetan, esaterako, hobeto geratuko zen loturan testua jarri izan balu (blogaren izena). Dena den, aurrera, Miren Nekane, zeren itxura polita hartuko baitu zure blogak.

2008-02-23

Onlineko desktop-ak

Webtop edo onlineko desktop-ak gero eta gehiago dira Internet-en. Batzuek onlineko sistema eragile izena ere ematen diete. Irudika ezazu momentu batez sistema eragilea Internet-en bertan dagoela eta bertatik abiatzen duzula... Horixe da ideia. Katalunian bat sortu zen orain ez dela asko, besteak Suedian eta Parisen sortu dira; hurrenez hurren, EyeOS, Cloudo eta Jooce paristarra. Begira zein dotorea den Cloudo suediarra.

2008-02-20

David Bravo adituaren hitzak

Ez galdu bi grabazio hauek. Irakaskuntzarako ere baliagarria izango zaizue. Lehena laburra da eta bigarrena luzea. Baietz biak ikusi!


Nik oso ondo pasatu dut abokatu aditu honek esaten duena adituz. Ziur zuek ere gozatzen duzuela.

Bilatzailea ipini Blogger sisteman

Seguraski askotan ikusi duzu barne bilatzailea blogetan, hementxe bertan eskuineko zutabekoa bezalakoa, ba horixe txertatu behar duzue laster. Bilatzailea Google-rena baldin bada, askoz hobeto. Hemen ariketa erraza egingo duzu bakoitzak bere bitakorako zutabean (albokoan) bilatzailea ipin dezan. Bloga oso eskasa da bilatzailerik ez badu. Horregatik heldu da momentua bilatzailea jar dezazuen. Hona hemen instrukzioak:

Diseño-ra joan behar duzue eta bertan klik egin Añadir nuevo diseño de página izeneko aukeran. Agertuko zaizuen leiho txikian HTML/Javascript kodea sartzeko aukeran klik egin. Eta bertan, zerbitzarian utzi dizuedan kodea itsasten duzue. Esango didazue komentario baten bidez (hementxe bertan, iruzkinak egiteko beheko loturan klik eginez)

Gogoratu irudian agertzen diren aukeren artean, HTML/Javascript deritzonean egin behar duzuela klik.

Bilatzailea lortzeko kodearen deskarga.

Testua ez ireki inoiz Word prozesatzailearekin. Zabaltzekotan, ohar bloka erabili. Badakizu zer egin: ebaki eta itsatsi lehen aipatu dudan lekuan. Bukatzeko, probatu bilatzailea "Scriblink" idatziz barruko kutxan eta ea zein den emaitza.

Google Bookmarks nola erabili

Screencast honetan (pantailan agertzen dena grabatzea da screencast hitzaren esangura), Google Bookmarks zelan erabiltzen den erakutsi nahi dizuet. Bideoa Eduvlog.org gunean ere topatu ahal duzue metadatuekin. Iraupena: 03:12.

Burutazioak

Kaixo denei.
Hemen nabil ahal dudana egiten eta konturatu naiz asko "trasteatu" baina, egin, ezer gutxi egin dudala. Informazio gehiegi jaso dut denbora laburrean eta oraindik ez ditut kontzeptu guztiak ondo barneratu.
Google doc zer den eta nola erabiltzen den argi daukat (oso praktikoa dirudi talde lana planteatzen denean).
Pizarra elektronikoa praktikoa da kasu batzutan.
Liburua irakurri dut (ez osorik, aitortu behar dut) eta Web 2.0. filosofia horren asmoa argi adierazten du.
Baina Bildu, Lapikoa eta orri hoiek eskaintzen dutena zer da? Faboritoak edo gustukoenak on-line edukitzea? Azken hau ez dut ongi ulertu. Bildun sortu dut kontu bat baina ez diot erabilgarritasun gehiegirik ikusten.
Dena den, ia bloga hornitzen dudan eta hainbeste trasteatu baino, forma ematen diodan daukadanari.
Animo

Exportando e importando favoritos de Firefox

Ziur zuetako askok Firefox nabigatzailea erabiltzen duzuela. Horrek ez du esan nahi Explorer kendu behar duzuenik. Kontua libertatea edukitzea da bi aukera izateko bat bakarraren ordez. Ondoko bideoan, Eduvlog.org gunean ipinitakoan, faboritoak nola esportatzen eta inportatzen diren azaltzen dizuet. Iraupena: 04:02.

2008-02-19

Zutabeko barne loturak

Zutabeko loturak oso inportanteak dira "esteka iraunkorrak" direlako, hau da, gure erreferentzia ohikoak edo gehien kontsultatzen ditugun loturak, nolabait esateko. Horregatik, pentsa dezagun bertan egon daitezkeela gure ikasleentzat garrantzitsuak diren postak: ordutegiari buruzko informazioa, ikasgaiak, tutoretza noiz eta abar.

Une heldu da hori berori egiteko. Lehenengo eta behin, gogoratu bloga gure asignatura baterako edo irakasgai guztietarako erabili ahal dugula. Hortaz, aukera egin behar dugu: blog monotematikoa ala irakasgai batzuk hartuko dituena. Ez duzu inolako problemarik blog berriak sortzeko. Beraz, argi ez badaukazu, lasai; zoaz panelera eta lotura bat ikusiko duzu, esaten duena: crea nuevo blog (sortu beste blog bat); egizu klik bertan eta blog berria sortuko duzu zure asignaturarako izango dena.

Post bana sortuko dugu gure asignaturarako deskriptorea idatziz. Deskriptorea honakoa da: hiruzpalau lerrotan idatzi zeri buruz den asignatura. Adibidez:

Postaren titulua:
Ikusentzunezko informazioaren teknologia

Gorputzean
:
Irrati, telebista eta Interneteko informazio sistemak ulertzeko irakasgaia da. Informazio eta komunikazio teknologiek azken urteotan informaziobideetan eragin handia eduki dute, digitalizazio prozesuek lan egiteko moldeak ere aldatu dituztelarik. Web 2.0 mugimenduak sortu duen iraultza ere ikusten da irakasgaian, herritarren kazetaritza edo Kazetaritza 3.0 aroaren inguruko gogoeta sortarazi nahi da.


Behin hori, baina zuk-zeuk aukeratutako asignaturari dagokiona, idatzitakoan, argitaratu egin behar duzu blogean post moduan. Nabigatzailean berriz ere ikusten duzunean konturatuko zara tituluak lotura iraunkorra (permalink) daukala. Sagua ipini gainean eta eskuinaldean klik egin eta gero menuan honakoa aukera: copy link location (copiar la dirección del enlace). Gero Blogger barruan sartu eta: Diseño>elementos de página izenekora joan eta sortu LINK MULTZO BAT. Lehenbiziko lotura sortuko duzu: bertan zaudelarik URL helbidean itsatsi lehen kopiatu duzuna (kurtsorea ipini, eskuineko botoia sakatu eta PASTE/PEGAR/ITSATSI). Amaitzeko, guardar aukerari eman eta kitto!

Egin duguna ikusi nabigatzailean eta gogoratu freskatu egin behar duzula (gaurkotu) aldaketak ikusi ahal izateko. Egin duguna honakoa da: barne lotura sortu.

2008-02-17

Zelako sorpresa, Gorka!!

Hori ez nuen espero, ilusio itzela egin dit zute post-ak. Nik beste blog-ak ikusi ditut eta oso ondo ere badaudela iruditzen zait, ez nirea bezeriki. Beno, agian goraipatu nauzu animoak emateko; eta eskertzen dizut, benetan. Zuk, inork baino hobeto dakizulako zein galduta ibili nintzen eta ze mailatan nengoen hasieran.

Diseinu atalean asko disfrutatu nuen blog-a sortzen ( ez alferrik pasa den larunbat arratsaldeko 5 orduak, jajaja). Baina ikasgaiak, joe, ba hori da oraindik ez dudana argi.
Nik 5.mailako tutoretza daukat, eta gaiak liburuaren laguntzaz hornitzen ditut, beste lan osagarririk erabili gabe, estu-estu bait gabiltza gaitegiarekin.

Ze demontre ipintzen dut arloeei dagokienez?,...barkatu nire ezjakinduria. Gauzak, edo hobeto esanda zure "aginduak", aholkuak edota instukzioiak, betetzen saiatzen noa, sarritan galduta ibilia ere (azkenean ekiten eta ekiten gauzak ateratzen doaz, noski). Beno, ordenagailuarekin mugitzen soltura pitin bat lortzea ere ondo bago hor eta hemen sartzen eta enredatzen, loturak ikusten,...;eta une honetan hori da irabazten ari naizena. Ikasgelarako erabilerarik? ba, hori da ez dakidana (aurtengo talderako gutxienez). Esateaz lotsatzen naiz, baina tira. Imaginaziorik faltako ote zait??

Bukatzeko esan ikastaroarekin oso pozik nagoela. Eta zuri Gorka, nire Ulibarriko irakasle begikoetariko bat, esan: harritu nautela gaur egun gai horietan duzun prestakuntzak, zure lana berak, eta baita didaktika mailan ze erabilgarriak diren zure bideoak ere, zure lanek eta abarreko guztiek. Pozten naiz, kasualitatez izanda ere, 20 urte pasata, berriro zurekin topatu izana.

Mila esker berriro guztiagaitik!!

2008-02-16

Ana Balmasedaren ikasbitakoraz

Ana Balmasedak berehala hornitu du blogeko zutabea. Polito geratzen ari zaio. Zoazte Xarma-Lekeitio gunera eta egiaztatu. Gonbidaturik zaudete. Gainera zuen bitakorak ere topatuko dituzue esteka moduan. Honako elementuak ipini ditu Anak eskuineko zutabean:

  1. Bere aukezpena, argazkia eta guzti
  2. Irakaskide guztien blogak loturen bidez.
  3. Lagunak
  4. Loturak (kurtsoko hainbat gune ageri dira)
  5. Artxiboa
  6. Argazki bat elementu solte bat bezala

Ez da gutxi, halafede! Kristolako lana da hori. Segi horrela. Baina, pentsatu zertarako erabiliko duzun blog hori. Konturatu naiz dagoeneko bi sortu dituzula. Asignaturak jartzeko izango dela ematen du.

Blogger-en bideoak txertatzen.

Ziur gauza zaretela bideo bat txertatzeko zuen vlogean (videoblogean). Bideoa txertatzea, azken finean, kodea sartzea da. Bideoa edozein tokitan egon daiteke eta bertatik geure blogera ekarri ahal dugu. Orain ikasi ingelesa Aznar-ekin. Noizean behin, irakaskuntzan honelako momentuak ere behar ditugu: maisu handiak hizkuntzak ikasteko. Gure artean ingeles irakasleak daudenez, agian aprobetxatzen dute bideolan maisu hau.

Liburuko esaldi mamitsuak

Emailez heldu zaizu Google presentazio hau konpartitzeko gonbitea. Hona hemen agerian orain arte egindakoa. Presentazioa zuen blogean txertatu nahi baduzue, hemen dagoen bezala ager dadin, beheko menuan klik egin eta goiko eskuinaldean agertzen den kodea kopiatu eta gero itsatsi Blogger-en zuen bitakoran. Guztion artean ideia nagusiak jasoko ditugulakoan, ez adiorik. Presentazioaren lotura iraunkorra edo permalink-a hemen dago:
http://docs.google.com

Google Docs

Gogoratu Google Docs non dagoen eta eraman zuen faboritoetara Delicious, Lapikoa, Bildu edo dituzuen tokira: http://docs.google.com. Bertatik kontrolatu ahal dituzue zuen dokumentuak:

  1. Kalkulu orrialdeak
  2. Testu dokumentuak
  3. Presentazioak

Presentazioa abiatzen duzunean diaporama moduan ikusteko, kontura zaitezte zer gertatzen den (Online eta denbora errealean konpartitu ahal duzue presentazioa ikasleekin). Jakina, eskatzen dizuet hemendik aurrera ez izendatzeko PRESENTAZIOA Power Point izenaz. Power Point bezalakotsua da, baina online eta Power Point aplikazioarekin gertatzen ez den bezala, Google Presentations sistemak estandarrak onartzen ditu.

Hezkuntza Irekiaren alde ote zaude?

Behin Pekka Himanen-en liburua irakurritakoan, agian zuetako baten bat animatzen da sinatzen Lurmuturreko Hiriko Deklarazioa. Nik sinatua dut jada, beste 1359 irakaslek egin bezalaxe. Kontura zaitezte Wikipediaren sortzailea den Jim Wales eta Ubuntu-ren sortzailea Mark Shuttleworth aberatsa ere badaudela lehen sinatzaileen artean. Munduko hainbat unibertsitate hasi dira Open Education mugimendua sustatzen. 124 erakunde daude inplikaturik proiektu honetan, oraingoz. Zu-zeu, irakaskide, noiz eta zure apunteak blog edo wiki batean erakusten eta konpartitzen hasten zaren, orduantxe jarriko duzu zure harri koskorra mugimendu honetan. Dena den, bistan da ez duzula zertan ipini behar dena (gehiena ipintzearekin eta joera edukitzearekin aski da). Antzeko ekimenak gero eta gehiago daude munduan. Eduvlog.org eta Ikasvlogak.blogspot.com ere horrelakoak dira (Ikastube barne, jakina).

Euskal Telebista

Ez diot Cubako sistemari propaganda egin nahi, baina, alde batetik probatxu bat egin nahi nuen videoekin eta bestetik bitixia iruditu zait deskubritzea Cuban ere begira ditugula. Bejon deizuela!

cubainformacion.tv

2008-02-15

Scriblink-ekin jolasten

Oso tresna berezia iruditu zait Scriblink hori baina "desenkantatua" utzi nau ere. Espero nuen idazteko beste tresnaren bat izatea, testu prozesadore txiki bat edo horrelako zerbait, honen bidez idatzitako zerbait bidaltzeko, programa duen sistemarekin idazteko gai sentitzen ez naizelako (orduak beharko nituzke esaldi triste bat bidaltzeko). Irudiekin ibili naiz lanean eta oso tresna berezia iruditu zait. Lastima da dokumentuak bidaltzeko ere ez duela balio beraz, beti ibili beharko dugu e-mailaz baliatzen edota bi gauzak konbinatzen.

Dena den, harrigarria da ikustea zenbat programa eta tresna dabiltza Interneten guk erabiltzeko modukoak direnak eta askotan haien berri ez dugula izaten. Ikastaro amaieran nere "faboritoen" zerranda nahiko luze izango da!

2008-02-14

Prometeus

Non geratuko da gure herria eta hizkuntza hain urte gutxi barru den dena enpresa erraldoi baten eskutan egongo bada dena?

2008-02-13

Agurra eta Web 2.0 mundua

Kaixo, ikaskide maiteok.

Poliki-poliki ari naiz sartzen niretzat guztiz ezezaguna den Web 2.0 mundu honetan eta, esan beharra dago, eskaintzen dituen aukera zabalei antzemateak jakin-min handia sortarazi duela nire barnean. Ikastaro honetan izena eman nuenean ez nuen espero niri zientzia-fikziozkoa iruditzen zaidan mudu batean murgilduko nintzenik (barkatu nire ezjakintasuna, baina ez dut aurkitzen beste modu hoberik nire aurrean irekitzen ari den eremu berri hau deskribatzeko). Hasieran neuzkan xedeak guztiz gainditurik ikusi ditudala, aitortu behar dut. Egia esateko, nik uste nuen blog bat egiten eta kudeatzen ikasiko genuela (hau da, hasieran egin duguna) baina, orain web 2.0 honetara eman dugun jauzia niretzat sarerik gabeko arrisku-salto bat izan da (eskerrak, txiste txar bat egiteko, “sarean” bertan izan dela). Hori bai, zoragarria ere. Eta, une honetan, gehiago ikasteko irrikitan nago (barkatu, berriro, gai hauetaz adituak zaretenok. Ziur aski hainbesterako ez dela pentsatuko duzue-eta. Baina, nire ezjakintasunez, “liluratuta” nago...).

Gorkak aipatutako bi guneak aztertzen ibili naiz eta benetan erabilgarriak iruditu zaizkit. Zamzar.com zerbitzua erabili dut eta sinestezina badirudi ere, di-da batean bueltatu didate nik “pdf” formatuan bidalitako testua “doc” formatuan bihurtuta (Gainera, eskaintzen duen formatoen aukera oso zabala da!!!). Baita Scriblink arbela digitalean saltsan ibili naiz, “jolasten”, frogak egiten eta, oso trebea ez izan arren (asko praktikatu egin behar dela uste dut), oso baliabide ederra iruditu zait.

Azalpen aspergarri honekin amaitzeko esango dut ez dudala ulertzen gure administrazioaren jarrera: alde batetik, software librearen aldeko apustu ez egitea eta, beste aldetik, konektibitatean ez inbertitzea. Ezkutuko interesaren bat izango ote da...

Agur bero bat.

2008-02-12

Web 2.0 mugimenduan sartu zarete

Konturatu gabe ez bada ere, Web 2.0 eta Eduki Irekien mugimenduan sartu zarete. Ikasbitakora honetan edukiak PUBLIKOAK dira, Moodle-n giltzapeturik zeuden (El Nombre de la Rosa filmean bezalaxe). Hemen bazarea da dena, Wikipedian, Apache, Firefox eta Linux-en bezala. Open Content mugimenduan sartu zarete. Kontuz esaten duzuenarekin. Hala ere, aberasgarria izango da guztiontzat blog eta wiki publikoetan argitaratzen hasten bagara. Hemen, elkar-eragina edonondik etor daiteke. Munduko edozein herritarrek bidali ahal digu informazioa edo komentario bat ipini. Ulertzen duzue non dagoen diferentzia Moodle edo horrelako plataforma eta Web 2.0ren artea? Hemendik aurrera, foroa itxia erabili ordez, zergatik ez dugu erantzuten iruzkinak ipintzen blog honetan? Ez al da askatzailea pasahitza albo batera uztea? Iruzkindu hau hementxe berton, beheko loturan klik eginez.

Prometeus

Video hau interesgarria da eta oso ondo egina dago. Iradoki egiten dituen hainbat gauza oso interesgarriak dira, baina, nire iritziz ez ditu aintzat hartzen gure gizartea mugitzen dituen gaizkiaren indarrak; zera esan nahi dut: begitantzen zait dena oso klabe optimistan ikusten duela eta zoritxarrez eguneroko errealitateari begiratu baino ez dugu ikusteko gauzak nondik nora doazen.
Beste alde batetik, aurrikuspenen artean dena enpresa gutxi batzuen eskuetan ikusten da eta horrek halako izu-ikara sortarazten dit. Nahiago nuke konzentrazio txikiago bat.
Bukatzeko, alderdi estetikoari erreparatuta ere nahiko gustatu egin zaidala, badu halako ikutu Orwelliano bat. (zorionak)

P.D. Himanenen liburua ere oso gustura ari naiz irakurtzen.

2008-02-11

Gonbidapena onartuz

Kaixo ikastarokideak:

Zer moduz doa dena? Ni banoa poliki-poliki aurrera baina ez dakit betebehar guztiak behar diren moduan egin ote ditudan. Orain Gorkak gomendatutako liburua irakurtzen ari naiz presarik gabe izan ere ni ez naiz gai horrelako liburu bat azkar irakurri eta informazio guztia barneratzeko. Nahiago dut lasaiago hartu, izan ere liburuko hainbat zati oso interesgarri egiten zaizkit, baina denbora behar da dena lasai ulertzeko.

Ea aste hontako zereginekin ondo moldatzen garen denok. Zorte on!!

2008-02-10

2051. urtean Internet honela

Eduvlog bideoblogean zuentzat interesgarria izan daitekeen bideoa argitaratu dut. Italian egin dute eta Internet eta teknologiei buruzko aurrikuspenak egiten dira bertan. 2051. urtera egin dezagun jauzia Prometeus izeneko ekoizkina ikusteko.

Copyright-etik haruntzago hezkuntzan

URL honetan utzi dizkizuet bi bideo interesgarri irakaskuntzan erabili ahal ditugun lizentzien inguruan. Bistan da ni copyleft joeraren aldekoa naizela, eta era berean Creative Commons lizentziak sustatzea nahi dudala. Interesgarriak direla uste baduzu edota kritikagarriak zentzu negatiboan, komentarioa utzi ahal duzu bideoblogean bertan: Creative Commons lizentziak ulertzeko bideoak. Lotura iraunkorra zuen faboritoetara eraman, merezi duela uste baduzue (Delicious, Lapikoa, Bildu, Blinklist, Magnolia...).

2008-02-09

Bloggerlandia, Blogger sistema erabiltzeko laguntza bitakora

Bloggerlandian ikasbitakoran utzi dizkizuet edukiak Blogger sistema erabiltzen ikas dezazuen, baita Eduvlog.org bideoblogeko Boggler kanalean ere. Gogoratu bilaketak egitea ez dagoela debekaturik. Bestalde, zuen kontuan sartzen zaretenean, panelean sartzen zarete, eta bertatik zenbatgura blog egin ahal dituzue "crear blog nuevo" aukeraren bidez. Pentsatu ez dela ideia txarra asignatura bakoitzeko blog bat sortzea eta beste bat, irakaslearena hain zuzen ere, inor gonbidatu gabekoa (CVblog, hau da, curriculuma daukana).

CMap Tools programaz mapa kontzeptualak eginez

CMap Tools erremintak mapa kontzeptualak egiteko aukera ematen digu. Baina mapak sortu ezezik, konpartitzeko tresna ere bada. Mapak zerbitzarian ikuska daitezke eta ikasleekin batera burutu, horrela nahi izanez gero. Gogoratu non dagoen, IHMC izeneko institutuan, eta egizue klik webguneko kontzeptuetan ez galtzeko. Laguntza sistema onena orrialdea bera da, kontzeptuek hainbat baliabide eta lotura daramatelako. Web 2.0 mugimenduko beste erreminta garrantzitsu bat da, irakaskuntzan doan erabil dezakeguna. Gogoratzen dizuet NASAk diru asko eman ziola institutu horri erreminta ezin hobe hori garatzeko.

2008-02-08

Liburua ezin irakurriz

Gabon guztioi:
Ordua den edo zer den ez dakit, baina liburu famatu hori ezin dut irakurri. Egia esan nire zaletasunak ez doaz lerro beretik, sentitzen dut.
Horretaz aparte, gauza bat: bookmarks delako hori ez dakit nola egiten den, edo nola geratu behar den, aipatutako orrialdeetan sartu naiz eta gauza batzuk egin ondoren, zer? ez da ezer aldatzen, datu pilo bat eman eta, zertarako?.
Honekin hasi naiz erretzen. Beraz utziko dut beste une egokiago batetarako.
Agur

Bat gehiago

Kaixo, Ricardo Rivera naiz, eta gune amankomun honetan estenatzeko zerbait idatzi beharra denez, ba zuek agurtzeko eta animoak emateko aprobetxatuko dut.

Ea astiro astiro denok igotzen garen tren honetara. Bide batez, ea gure arteko komunikazioa erraztu eta zalantzekin elkar laguntzeko balio duen.

Beno, nik liburua irakurtzen nahikoa lana daukat, oposaketen prestakuntzarekin batera egin behar dudalako, baina onartu behar dut oso erakargarria egiten zaidala gaia.

Agur bero bat.

Agurra

Kaixo, hemen nabil lehenengo post hau bidaltzen. Liburuarekin nago liatuta ere. Uler dezaket lanerako gogo horiek nahi duzuna eta nahi duzun erritmoan egiten duzunean baina kostatzen zait jarraitzea. Laster bukatzea espero dut.

Agurrak

Egunon: hemen nago ni ere.
Nola gonbida nitzake nik beste lagun batzuk nire blogetan parte hartzera?

Hemen nago,gonbidapena erantzunez. Asko kostatzen zait erritmoa jarraitzea.
hasteko eskolan ezin ditudalako bideoak ikusi eta honek atzeratzen nau.Baina apurka apurka banoa erritmoa hartzen.

2008-02-07

Agurra

Kaixo ikaskideok:

Gorkaren gonbidapenak zer "opari" dakarren ikertzeko prest nago.

lehen pausoa

kaixo denoi:
kostata, baina heldu naiz.

Kaixo danoi

Kaixo danoi:
Gaur buelta batzuk eman dizkiot nire bloggaren egiturari eta poupourri bat egitea bururatu zait. Ez daukat material askorik matematika gaiaren inguruan ezta informatika arloan ere. Beraz denetariko piskat sartuko dut eta ia zer ateratzen den. Pekka Himanen liburua irakurtzen hasita nago eta itxura erreza dauka. Ia erabiltzen duzuen hiztegia barneratzen dudan. Batzutan ohiturarik ez duzunean (nire kasua) , hitz berri hoiekin liatu egiten naiz (kernel eta horrelakoekin). Oinarrizko hiztegi bat non topatu dezakedan adierazten badidazue asko eskertuko nizueke.
Ondo izan eta animo.
Itziar

2008-02-06

Zer gertatu da??

Web 2.0-ean nagoenetik ezin dut nire blog-eko diseinu atalean sartu, "acceder" sakatuta Web 2.0 irekitzen da. Agian nire blog-a bukatu gabe izanda, orain berandu da diseinuan hainbat gauzak aldatzeko.
Nahaste borraste handia daukadala uste dut. Lagundu!!

Agurrak partehartzaile guztiei

Beno, ba dagoeneko hemendik aterrizatu berria Gorkaren gonbidapena onartu ondoren. Jo, eta orain zer? jajaja. Uste dut azken bolada honetan atzeratu xamar geratzen ari naizela. Pasa den astean blog-a sortu nuenean, orduak eta orduak kuskuxeatzeari ekiten, eta orain lanaz gainezka. Ea gaureguneratzen noan.
Honako hau, froga bat besterik ez.

Laster arte!!

Blogger sistemako barra kenduz

Ikas dezagun nola kentzen den goiko barra Blogger sisteman. Barra hori ingelesez dago eta erraz kendu ahal da. Horretarako instrukzioak hemen utzi dizkizuet, Bloggerglandian, hain zuzen. Gogoratu Plantilla betilean sartu behar duzuela eta HTML kodean trasteatu. Oso erraza da.

Barra erraz-erraz jartzen da berriro ere baldin eta kodea kenduz gero. XHTML kode hori kendu eta berriz ere ikusiko duzue barra.

2008-02-05

Roberto Ruesgas-en ikasbitakora horizontala

Roberto Ruesgas irakaskideak ideia polita eduki du ikasbitakora horizontala sortuz. Bigarrenmaila.blogspot.com ikusi nuenean pentsatu nuen ez zela oso izen egokia, baina ikasbitakoraren egitura ikusita, ideia bikaina iruditu zait, zeren 2. mailako irakasgai guztiak agertuko baitira bertan. Hortaz, ikasbitakora komunitarioa da, bigarren mailako irakasleek kudeatuko dutena. Horizontala, elkarlana ikusteko aproposa, asignaturen arteko gauzak hobeto ikusteko, asignaturen kudeaketaz errazago jabetzeko. Penagarria da horrelako ikasbitakora komunitario gehiago ez ikustea. Zorionak.

2008-02-03

Web 2.0 zer den eta Himanen

Web 2.0 zer den ikusteko, bi hitz eduki behar ditugu gogoan beti: IRAKURRI ta IDATZI (horixe da ikasbitakora honen izenburua: http://irakurritaidatzi.blogspot.com. Telebista edo beste komunikabide batzuk ez bezala, Internet, erabiltzaileena da. Gu-geu gara irakurleak eta editoreak. Horrek dena aldatzen du gure irakaskuntza sisteman. Elkar-eragina ezinbesteko bilakatzen da. Laster jasoko duzu GMAIL kontuan gonbitea ikasbitakora edo edublog honetan parte hartzeko. Orain arte FORO itxia erabili dugu. Pasahitza behar zen foroan sartzeko... itxia zen... orain arte gure jakintza izan den bezala. Liburu hau irakurtzen baduzue berehala konturatuko zarete horretaz. San Benitoren garaitik Web 2.0 sortu arte, jakintza katedralean egon da itxita (metafora da, jakina), baina Web 2.0 mugimenduaren bidez, edukiak eta jakintza, ireki egiten dira eta komunitatean garatzen hasten. Aipatu dizuedan liburua Pekka Himanen-en La ética del hacker izenekoa da. Lasai, zeren ez baita teknikoa. Himanen finlandiarrak jakintzaz eta etika berriaz berba egiten digu. Liburua egun bakarrean irakurri nuen nik, hurrengo astean berriz ere irakurtzeko. Niri bezala, hainbat irakasleri ere gertatu zaie. Liburu honi esker Pekka Himanen Finlandiako seme kuttun izendatu dute eta best-seller bilakatu da, munduko hizkuntza gehienetara itzulita. Deskargatu eta ea gauza zaren egun bakarrean irakurtzeko... Baietz! Lehenengo kapitulua irakurrita, ziur ezin zarela gelditu.


Gozatu liburua