2008-03-02

Slide.com, diaporamak eta argazkiak Web 2.0 delakoan

Argazkiak txertatzeko zibergune galanta eta aprobetxagarria da Slide.com. Hainbat gauza egin ahal izango duzue bertan. Fotoalbumak erraz-erraz egiten dira eta gero zuen blogean txertatu ahal dira. Irudiak gordetzeko biltegia ere bada eta ez dauka mugarik. Beraz, argazkiak metatu ahal dituzue bertan. Efektu politak ipini ahalko dituzue argazkietan online Slide.com gunean sartuz. Salbapantailak ere burutu ahalko dituzue erraz-arraz zeuen argazkiak bidaliz. Dena erraz eta teknologia jakin gabe, Web 2.0 munduan egin ohi den bezala. Beste gauza bitxi bat egin ahalko duzue: YouTube-ko bideoetan markoak jarri. Probatu argazki batzuk erabiliz. Remix kulturako beste gune handi bat.

6 comentarios:

xarma dijo...

Baina, Gorka, dagoeneko banago registratuta Flickr-ren (Yahoo-n) Fotoflexer-ren, Picasa-n. Ez da nahiko guzti horiekin? Zuk aipatutako programa berriak erabiera gehiago ba ote du??
Argituidazu, mesedez, Argazki aurkezpena egiteko dauzkadan zalantzak; beno zuk ikusi, agian ez dauka hainbesteko garrantzirik blog-a dexente hornituta daukat- eta.
Beste aldetik, ingeleseko hiztegia burutzeko lana egon naiz kuxkuseatzen. Ez dut uste nire aportazioa oso handia izango denik, ingelesean oso jantzita ez baitnago. Hitz errez batzuk itzultzen saiatu naiz, baina ez dut topatu nire izena sakatzekoa, "egilearena" alegia. Ze traketsa naizen!!

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Internet-en asko dago ikusteko eta egunero agertzen da zerbait interesgarria. Begiratzen baduzu Jooce-ren posta Sistema Eragile osoa ikusiko duzu. Kontua zera da: aplikazioak Internet-etik abiatzea.

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Ahaztu zait esatea, dagoeneko zure izena ipini nuela egileen artean. Berehala konturatu nintzen, Ana, ahaztua zenuela zure izena jartzea. Eskerrik asko zure harri koskorra jartzeagatik. Guztion artean, hiztegi polita geratuko da. Elkarlanak mendiak mugitzen ditu.

xarma dijo...

Beno, bai, erreza izan da; 2 ordu edo, jeje. Nire ikasbitakoran albuma (argazki aurkezpenarekin)sortuta dagoeneko.

Garikoitz Oria dijo...

Kaixo Gorka:

Aurretik myspace bezalako orrialdeetan ikusia nuen arren sekula ez nuen Slide-ekin argazpi aurkezpenik egin. Orain ordea, zure gomendioari jarraituz, erabiltzea tokatu zait. Egia esan beste sorpresa atsegin bat izan da Slide ezagutzearena. Erabiltzeko, nahiko erraza dirudi nahiz eta aitortu behar hasieran aurkezpenak gordetzeak nahikoa lan eman didala... Gainera lortzen ditugun emaitzak oso politak dira. Oraindik ez dut denbora nahikoa izan eskaintzen dizkigun aukera guztiak probatzeko baina badakit hemendik aurrera izango dudala, zihur bainago maiz erabiliko dudala.

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Pozten naiz, Garitxo, hori da hori lan egitea gustura gauzak probatzen, onena topatu arte. Probatzen ez duenak ez daki zer dagoen. Zorionak.