2008-03-07

SlideShare, presentazioak txertatzeko sistema

Oso maite dut SlideShare. Biziki sistema ona da eta Web 2.0 alorrekoa zeharo. Orain dela ordu batzuk Iker lankideak galdera egin dit, oso polita, neuk ere neure buruari noizbait egin diodana: nola egin ikasleek egindako presentazioak (ODP edo PPT formatuetan) bilduta edukitzeko eta gero berrikusteko. Horri erantzuna honakoa izan daiteke. Demagun 40 presentazio kudeatu behar dituzuela ikasgelan, ikasleak 40 direlako.

Ikasle bakoitzak SlideShare.net gunera igorri beharko luke lana. Horrela, dena geratuko litzateke metaturik SlideShare gunean. Problema bat konponduta (non bildu hain zama handia). Bestalde, ikasleak edo zuek-zeuek egin beharrekoa oso sinplea da: presentazioaren kodea hartu eta txertatu irakaslearen blogean edo ikasleak noreberarenean eta gero loturak ipini zure blogean erreferentziatzeko. Nik uste hori dela soluziorik errazena. SlideShare bezalako beste batzuk daude baina hauxe da onena. Gainera PPT formatuaz gain, ikasleek PDF formatuan eta ODP (Open Document Presentation) formatu estandarrean ere bidali ahal dute zerbitzarira... eta doan.


Orain arte probatu ez baduzu, egizue eta ez zarete damutuko, halafede! Eta gogoratu Power Point-ek baduela alternatiba librea: OpenOffice (Open Document Presentation)

1 comentario:

Garikoitz Oria dijo...

Slide web orrialdeak eskaintzen dizkigun aukera ezberdinak probatu ostean sorpresa atsegina izan banuen orain ere gauza bera gertatu zait, SlideShare web orrialdea ezagutzean. Askotan pentsatu izan dut, pena handia zela aurkezpen bat prestatzeko eskainitako denbora guztia, aurkeazpen hori behin edo birritan soilik erabiltzeko izatea. Orrialde honek ordea gure aurkezpenak online gorde, trukatu edo besteenak ikusi zein erabiltzeko aukera eskaintzen digu.
Zertarako hasi zerotik, besteen ideiak aprobetxatu, hobetu edo remix-atu baditzaket?

Nik jada jarri dut nire blogeko esteken artean izan ere zihur naiz behin baina gehiagotan erabiliko dudala zerbitzu hau.