2008-03-16

Iñaki Gallastegiren blogaz

Iñaki Gallastegik blogean oraindik ez du eduki askorik ipini, baina ziur gogoeta egiten diharduela zelan erabiliko duen eta zertarako. Burualdeko irudi urdina agian altuera handiegikoa da. Nik laburtu egingo nuen irudi hori. Ez dira normalak burualde altuak. Nire ustez, 120-160 pixelekoak nahikoak dira burualdea lar handia izan ez dadin. Kernelblog honetan, esaterako, 120 pixelekoa jarri dut. Bestalde, Iñakik blogeko aurkibidea jarri du zutabean, ikastaroan azaldu bezala; oso ondo dago. Blog zerrendak edo blogroll-ak ere jarri ditu; batean, ikaskide guztien blogei egindako estekak ageri dira. RSS infojarioak ere ez dira falta. Segi horrela, Iñaki. Gogoeta egindakoan, hasi eduki aberatsa ipintzen eta Google Ads ere bai, azken finean, ordainsaria eduki behar duzue eduki irekiak jartzeagatik (liburuengatik ere ordaintzen dute, ezta?).

1 comentario:

Garikoitz Oria dijo...

Kaixo Gorka:

Nik ere, Blog goikaldean dudan irudia, nahiko nukena baina handiagoa da, baina ez dakit seguru nola aldatu behar dudan. Plantilara joan nahiz eta HTML edizio jartzen duen tokian sartu naiz baina ez dakit zihur zer aldatu behar dudan hainbeste koderen artean. Gainera ez nuke nahi aldatu behar ez dudan zer edo zer ikutu eta dena okerrago uztea...

Beno Gorka zure erantzunaren zain geratzen naiz, ea nire bloga pixka bat txukuntzen laguntzen didazun. Eskermila zure arretagatik