2008-03-17

Agur eta MILA ESKER DANORI

Gabon Gorka eta ikastarokide guztioi. Ikastaro honek gauza intersgarri asko irakatsi dizkit, hasi arte ia ia ezagutu ere ez nituenak egiten. Eztakit Lehen Hezkuntzan lan egiten duen bakarra naizen ikastaro honetan, baina burua apurtu egin dut zer nolako loturak, sarrera... txertatu nitzakeen pentsatzen, eta ez dut uste asko asmatu dudanik. Lehenbizi blog berean irakasgai desberdinak kudeatzea bururatu zitzaidan, baina beranduago blog nagusi bat izanda (http://bigarrenmaila.blogspot.com/), bertatik irakasgai desberdin bakoitzerako blog bat sortzea erabaki nuen, blog nagusitik, azpiblog hauetarako lotura edukita eskumaldeko zutabean. Eta hau da gaur egunean http://bigarrenmaila.blogspot.com/ blogaren egoera.
Nahiz eta Gorkak azkenengo mezuan lan ona egin dudala idatzi didan, niretzat http://bigarrenmaila.blogspot.com/ ez da blog erabilgarri bat momentuz, ez bait zaizkit bururatzen 7 urteko umeentzako sar ditzakedan loturak...

Horregatik blog profesionalaz aparte, nire blog pertsonala sortu dut, ikastaroaren izenburuari kasu egiten "Norberaren gune pertsonala eta profesionala eraiki interneten", alegia. Hauxe da blog berria http://pizutxokoa.blogspot.com/ . Blog hau bisitatzeko aukerarik baduzue, konturatuko zaretenez ez da 2.mailako umeentzako sortutakoa, baina blog hau kudeatzen benetan ni gustura sentitzen naizela, hauxe dena berria dela ezin dugu ahaztu eta.

Beraz, askotan entzun eta esaten den bezala, hobe berandu sekula baino, eta ikastaroa amaitzear dagoen arren, azken egun hauetan blog berri hau kudeatzen ibili naiz. Dena den, profesionalki oso oso interesgarria iruditzen zait ikastaro hau ere, eta seguru etorkizun ez oso urrun batean, blog profesionalak kudeatzen ibiliko naizela.

Beno ikastarokide eta irakasle, dagoeneko gaueko ordu batak dira ia ia, eta uste dut gaurkoz nahiko dela. Opor zoriontsuak igaro ditzazuela, eta zuri Gorka, merezitako atsedena har dezazula Europako azken paradisuan!!

Laister arte!!

1 comentario:

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Oso ondo Pizu. Fronte guztietan egon behar. Oso inportantea zen zuek argiro ikustea blog bat ezezik bi, hiru eta hamaika ere sortu ahal dituzuela. Zorionak zeren Pizutxokoak oso itxura ona baitauka. Bistan da zure lanbiderako aproposa izango dela. Zorionak.