2008-03-07

Maite Fresnilloren arteazko blogaz

Maite Fresnillo lankideak oso txantilioi polita aukeratu du, batez ere artearen gaiari oso ondo doakiona. Beti gustatu zait txantilioi hori horrelako lanak egiteko. Daukan pega bakarra, agian, fondoa da, zeren ez baita zuria. Hainbat argazkik inguruan kolorea daramate eta horrelakoetan gaizki geratzen da fondo hori... Nik horregatik maite ditut fondo zuriak... egoera guztietan baliogarriak direlako. Baina utz ditzagun diseinu kontuak aparte. Hori baino garrantzitsuagoa honakoa da: ezkerreko zutabean URL osoak agertzen dira esteka bezala. Saiatu izen bat ematen (kernel blogean jarri dizkizuet lankideen izenak) eta hitzei loturak jartzen. Era horretan jada ez dira aterako lotura luzeak link bezala eta jendeak errazago ikusiko du norena den bloga. Amaitzeko, esan dezadan oso testu aberatsak daudela ingelesez arte estilo desberdinak definitzeko. Baina, problema zera da. Horrelako testuak agertzen dira blogean eta demagun bihar-etzi zure lankide batek kopiatzen duela eta berak idatzitako liburu batean agertzen dela. Zer egin horrelako kasuan. Kopia eskubideen problematika oso garrantzitsua da. Eta irakasleak bezala, ikasleak ere egin beharko luke. Beraz, non edo non agertu behar da blogean zer lizentziarekin doazen edukiak... etorkizunean problemarik ez edukitzeko. Esperientziagatik esaten dizuet, nik horrelako kasu konplikatuak izan ditut ikasleekin eta ondorio honetara heldu naiz. Argiro jar dezagun gure lizentzia. Nire aholkua: http://www.creativecommons.org

3 comentarios:

Maite Fresnillo dijo...

Beno, hasteko, zure komentarioak eskertu nahi dut, aldaketaren bat egiteko baliogarriak izan ditudalako, esate baterako, ikastaroko kideen blogen helbideak: orain izenak txertatu ditut eta bide batez aprobetxatu dut ere zerrenda gaurkoztekok denak ez zeudelako.
Diseinuari buruz ikusten dut zure puntua baina gaia kontutan izanik eta diseinu hori eskura izanik egokiena iruditu zait, horregatik mantendu egingo dut. Dena den, espero dut laister hastea beste bat Geografiarako eta hau praktikoagoa denez, zerbait "aseptikoago" aukeratuko dut eta ziurrenik zuria aukeratuko dut.
Testuen erabilerari buruz ikusten dut zure puntua baina nirea hemen desberdina da: blog hau da nere ikasleei laguntza emateko sortu dudan zerbait, honetan txertatzen ditudalako selektibitateko azterketari begira beraientzat egokiak izan daitezken gauzak. Norbaitek aurkitzen badu zerbait praktikoa eta erabili nahi badu poztuko nintzateke. Badakit autore eskubideak ez direla beti errespetatzen etabar baina blog honetako helburua ez da niretzako zerbait egitea, besteekin konpartitzeko baizik. Pozik nago ikusten dudanean lankideren batek nere lan baten erreferentzia jartzen duela bere lanen batean pentsatzen dudalako nere lan hori norbaiti interesatu zaiola. Gainera, konpartitzea ez da azken finean produktu hauen helburua? Dena den, komentatzen duzun artikulua irakurriko dut, noski.
Ah! Aprobetxatu dut irudi aurkezpen bat txertatzeko nere blog-ean.
Aste hauetan kontu desberdin pilo bat sortu ditut zuk aipaturiko web-etan eta baita bidean aurkitu ditudan beste batzuetan ere, orain zerrenda bat egin behark dut jakiteko bakoitzean zer dudan. Politena Slide.com iruditu zait: irudien aurkezpenak benetan zoragarriak geratzen dira eta!.

Garikoitz Oria dijo...

Aupa Maite:

Ni ere ados nago zurekin gauzak konpartizteko egiten ditugula esaten duzunean, baina horretarako dituzuz Creative Commons lizentziak. Lizentzia hauen bidez zuk zeuk aukera dezakezu zenbateraino del libre zure blogean. Nik adibidez Some rights reserved aukeratu dut hau da, zenbait gauza egitea libre da baina ezin liteke helburu komertzialekin egin. Creative Commons-ek duen web orrialdean ongi azaltzen dizkizu lizentzia bakoitzak dituen eskubide zein mugak.

Besterik gabe, lagungarri izango zaizulakoan agurtzen naiz.

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Oso gogoeta onak, Maite eta Garitxo. Berriz ere diot oso polita eta aproposa dela diseinua. Oso lan txukuna geratzen ari da eta ikusten dudanez, jakin badakizue BETA bertsio iraunkorrean egon behar dela. Blogak oso onak dira etengabeko hobekuntza gauzatzeko, baita irakaskuntzan ere. Zorionak.