2008-03-02

Argazkiak tratatu eta Aurkezpena

Aupa irakaskideak:

Zuen ikasbitakorak ikusten egon naiz. Batzuk asko gustatu zaizkit eta gauza dexente ere aprobetxatu izan ditut nirea hornitzeko. Dagoeneko bilatzailea, bideoak, musika, erlojua eta lotura interesgarriak ere gehitu ditut (azken hauek Garitxo-renean topatuta). A!, eta Olatzek bezala Getxoko bideo bat ere bai.

Oraingo honetan 2 zalantza argitzea nahi nuke:

Hasteko ez dakit nola handitu argazkiak. Nire ikasbitakorako azken post-eko argazkiak sakatzen badituzue, ez dira gero tamainu handian ikusten . Eta hori da hain zuzen ere, lortzen ez dudana.

Bigarrenez, argazki aurkezpen bat egin nahi nuke. Baina diseinuan sartuta ez dit aukera ematen nire ordenagailuko argazkiak aztertzeko eta bide horretatik egiteko. Horregaitik Picasa-n eta Flickr-ean ere erregistratu naiz. Orduan aurkezpena egiteko, diseinuan nagoenean, erabiltzailearen izena ipintzeko agertzen denean, zer ipini behar dut hor?

Eskerrik asko laguntzeagaitik.
Animo, eta indar guztiekin hel diezaiogun ikastaroaren azken txanpari!!

Ana Balmaseda

1 comentario:

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Oraintxe idatziko dut post bat argazkien tamaina kontrola dezazuen. Gogoratu argazkietan garrantzitsuena zabalera dela. Bloga primeran dago, Ana. Gero eta gauza gehiago.