2008-03-11

Antipixel botoiak loturak jartzeko

Antipixel botoiak oso interesgarriak dira ikasbitakoretan edo eduvlogetan. Botoitxo hauek oso txikiak dira, oso polito geratzen dira blogetan eta irudiak tratatzeko programarik gabe ere sortu ahal dira (egizu klik ondoko irudian eta ikusi pantailan botoitxoak). Edonork egin dezake gaur egun antipixel botoi bat bere blogean zerbait adierazteko. Esaterako, oso egokiak dira gure edukien lizentzia jartzeko. Ikus dezagun nola egiten diren eta nola ipintzen gure blogean. Konturatu ahal zaretenez, nik bat jarri dut blog honetan edukien lizentzia zein den adierazteko. Antipixel deitzen diren arren, guk gogoan eduki behar dugun gauza neurriak dira, hau da, zabalera eta altuera zenbatekoak diren: 80x15 pixel. Milaka botoi antipixel dago Internet-en gaur egun. Luca Zappa italiarraren Web 2.0 aplikazio hau erabil daiteke txakada batean botoi bat egiteko. Txurroak bezala egingo dituzue eta ziur ondo pasatzen duzuela koloreak eta irudiak jartzen. Interfazea tontolapikoentzat bada izan, Web 2.0 aplikazioetan usabilitatea oso garrantzitsua baita. Amaitzeko hona uzten dizuet nire aukera politikoa AEBetako hauteskudeetan; egizue klik botoian eta informazioa eskuratuko duzue (aurreko hauteskundeetan Kerry-ren aldeko nazioarteko batzordean parte hartu nuen):

2 comentarios:

Garikoitz Oria dijo...

Kaixo Gorka, azkenean iritsi gara ikastaroaren amaierako astera eta hontan ere ez duzu hutsik egin. Astero ekarri izan dizkiguzu hainbat gauza interesgarri,eta azkenekoan ez zinen gutxiago izango!

Aspalidian ( edo ez horrenbeste agian!)galdetu nion nire buruari, Nola egiten ote dira Blogetan jartzen dituen botoi dotore horiek? Nik ere gustora egingo nituzke... Eta azkenean topatu dut aukera pixka bat saltxan hasteko, hastea izaten baita zailena. Egia esanda, aplikazioa erabiltzeko nahiko erraza da eta oso itsura txukuna ematen diote horrelako botoiek Blog-ari. Orain gure esku geratuko da Web 2.0 munduan gure kasa murgiltzea eta horrelako tresna interesgarriak topatu eta besteekin partekatzea.

Amaitu baino lehen, eskerrak eman nahi nizkizun irakatsitako guztiagatik, uste dut ez dudala sekula horrenbeste ikasi 2 hilabetetan!! Zihur datorren urtean onlineko ikastaroren batean berriro topo egingo dugula, bitartean ondo izan.

Gari

Garikoitz Oria dijo...

Aupa Gorka, zer moduz Bokale Zahar aldean? Ea ba behintzat eguraldi ona duzuen bizikletan edo oinez lakuari bultatxo batzuk emateko..

Zalantza batekin natorkizu, nola lortzen duzu zuk sortutako botoia web orrialde baten esteka bihurtzea? Nik diseinatzea lortu dut baina ez dakit nola egin zuk Obama-ren botoiarekin egin duzuna, hau da klik egitean web orrialde zehatz batera eraman nazala.

Eskerrak zure laguntzagatik.