2008-03-03

Internet, sistema eragile bezala: Jooce

Seguraski, behin baino gehiagotan eduki duzu fitxategiren bat faltan eskolan edo kanpoan egon zaretenean. Agian ordenagailuaren beharra sentitu duzue noizbait, bertan zegoen zerbait agian eskuragarri ez duzuelako. Problema hori albo batera uzten eta ordenagailuarekiko dependentzia gutxiago izaten, Jooce onlineko sistema eragileak lagunduko dizue. Europan bertan eginda dagop sistema hori eta puntako teknologiarekin aukera paregabea da fitxategiak (bideoak, testuak, musika...) seguru edukitzeko beren zerbitzarietan. Zuen testuak edo klaseko apunteak bertara igo eta salbu edukiko dituzue betirako (lokalean eta Internet-en gordeta, badaezbada ere). Egun konektibitatea da erronka, Web 2.0 aplikazio itzelak daudelako. Institutuko ordenagailu geldoan eta zaharrean baldin baduzu informazio inportantea, eraman Jooce-ra eta probatu onlineko sistema hori. Klik egiten baduzu artikulu honetako argazkian Jooce-ko nire idazmahaia ikusteko aukeran egongo zara.

3 comentarios:

jonezkurra dijo...

Gabon.
Oso intresgaria iruditzen zait kontu hau. Oso erakargarri egiten zait ordenadorerik behar ez izate hori. Oraindik azaletik baino ez naiz ibili eta ez dut hasiera batean asmatu nola eraman hora ordenagailu batean karpetetan gordeta dudana. (artxiboz artxibo egin baher dut deskarga hori ala?
Gabon beriro ere.

Garikoitz Oria dijo...

Oraintxe hasi naiz pixka bat saltsan eta erregistratu ondoren erabiltzen hasi nahi nuen, baina ez dit orrialde behar bezala kargatzen. Beranduago saiatu beharko dut berriro.

Aurreko batean Cloudo erabiltzen hasi nintzen, baina izen eman eta gero ezin nuen Login-a egin.

Izan ere horrelako aplikazio bat primeran datorkit sekula ez dudalako eskura edukitzen behar dudana. Ia beti etxeko ordenagailuan izaten dut behar dudan zerbait beraz oso interesatuta nago horrelako aplikazio bat erabiltzean.

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Bai, banan-banan igorri zerbitzarira, baina ADSL batetik egin, arren! Bestalde EyeOS eta beste batzuk existitzen dira... baina erabilitakoen artean hau gustatu zait gehien. Gainera, garrantzitsuena: ematen du doan segiko duela, europarra da eta Linux-en ere ondo funtzionatzen du.