2008-03-02

Lana: ingelesezko oinarrizko hiztegia

Mezu bat bidali dizuet posta elektronikoz lan batean laguntzeko, guztion arteko lana burutzeko, alegia. Irakurri arretaz eta egoki ikusten baduzue zeuen harri koskorra ipini. Nahiz eta ingeles irakaslea ez izan, ingeles hiztegia baldin baduzu, nahikoa da kolaboratzeko. Bide batez, lizentzia libre garrantzitsuena zer den ikasiko duzue. Google Docs erreminta erabiliko dugu horretarako. Kolaboratzeko ez dago mugarik ezta ere gutxieneko lanik ere... bakoitzak ahal eta nahi duena egiten du. Ondo erreparatu lizentziari, mesedez.

2 comentarios:

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Ana Balmaseda hasi da lanean hiztegian gaur bertan, igandean. Zorionak, Ane Lekeitio... beti bezala, gogotsu eta langile...

xarma dijo...

Bai Gorka, ikusi zintudan, zu ere editatzen zeunden ordu berean. Zu bai langile amorratua aspalditik!!

Beno igandean ez nintzen ausartzen, eta (beti bezala froga gisan) hitz solte batzuk gehitu nituen; baina atzo alabaren laguntzarekin oso dibertigarria izan zen. Genekizkien hitz guztiak itzuli genituen azterketa batean bezala.

Oso pozik nago ikastaroarekin. Mila esker, Gorka!