2008-02-12

Prometeus

Video hau interesgarria da eta oso ondo egina dago. Iradoki egiten dituen hainbat gauza oso interesgarriak dira, baina, nire iritziz ez ditu aintzat hartzen gure gizartea mugitzen dituen gaizkiaren indarrak; zera esan nahi dut: begitantzen zait dena oso klabe optimistan ikusten duela eta zoritxarrez eguneroko errealitateari begiratu baino ez dugu ikusteko gauzak nondik nora doazen.
Beste alde batetik, aurrikuspenen artean dena enpresa gutxi batzuen eskuetan ikusten da eta horrek halako izu-ikara sortarazten dit. Nahiago nuke konzentrazio txikiago bat.
Bukatzeko, alderdi estetikoari erreparatuta ere nahiko gustatu egin zaidala, badu halako ikutu Orwelliano bat. (zorionak)

P.D. Himanenen liburua ere oso gustura ari naiz irakurtzen.

1 comentario:

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Aupa, Jon. Video hitza v letraz idatzi duzu, nik ere horrelaxe idatziko nukeen. Uste dut orain borroka dagoela Euskaltzaindian v letra onartu ez-onartu eztabaidan. Edukiari dagokionez, pozten naiz liburu irakurri izanaz. Etika protestatearen hurrengo pausoa da Himanen-ek marrazten diguna.