2008-02-11

Gonbidapena onartuz

Kaixo ikastarokideak:

Zer moduz doa dena? Ni banoa poliki-poliki aurrera baina ez dakit betebehar guztiak behar diren moduan egin ote ditudan. Orain Gorkak gomendatutako liburua irakurtzen ari naiz presarik gabe izan ere ni ez naiz gai horrelako liburu bat azkar irakurri eta informazio guztia barneratzeko. Nahiago dut lasaiago hartu, izan ere liburuko hainbat zati oso interesgarri egiten zaizkit, baina denbora behar da dena lasai ulertzeko.

Ea aste hontako zereginekin ondo moldatzen garen denok. Zorte on!!

1 comentario:

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Bai, kafetxo bero batekin, lasai-lasai (nahiz eta kafeina sartu gorputzean) liburuak hobeto asimilatzen dira. Nik behin eta berriz irakurri dut liburua, agian etika protestantearen gaia aspaldidanik gogoko izan dudalako. Burgeseria nagusitu zen herrialdeek etika protestantea atxiki zuten, latinoa albo batera utziz. Inplikazioak oso handiak dira eta irakaskuntzan ere ikusten ditut nik.