2008-02-26

Fotoflexer eta bideo esferikoa

Bideo berri bi dituzue Eduvlog.org ikasbitakoran. Uste dut biak izango direla zuen interesekoak. Batean, Fotoflexer Web 2.0 zerbitzua zer den ikusiko duzue. Baina erabiltzen hasi aurrez, egin kontu bat Picasa Google-n. 15 segundu baino gutxiago tardatuko duzue baldin eta hemendik egiten baduzue (http://picasaweb.google.com). Gero, prestatu zuen disko gogorrean duzuen argazki bat Fotoflexer-era bidaltzeko eta bertan editatzeko. Zuen argazki horrek begi gorriak baldin baditu, hobeto; Fotoflexer-en bidez kendu ahalko duzue efektu nazkagarri hori. URL edo helbidea honakoa da:
Fotoflexer bideo-gida

Beste bideoaren bidez, esferikoki ikusi ahalko duzue Melbourne hiria. Turismo birtuala geografia klaseetan erabili ahal izateko, edo ikasbidaia birtualean, nola ez:
Melbourne 360 gradutan eta esferikoki

4 comentarios:

xarma dijo...

Zelako entretenimendua izan nuen atzo argazkietan ikuketak egiten!! Dagoeneko eskolako ordenagailuan ere "fotoflex" gordeta daukat idazmahaian.

Ez dudana lortu hauxe da: Behin argazkia tuneatuta eta berton nahi izandako aldaketak eginda,... zer egin behar da gordetzeko edo e-mailez bidaltzeko? Nik momentuz ez dut Piccasa gunea ireki nahi, eta nahiago dut argazkiak nire ordenagailuan gordetzea. Hau egin nuen: “email” markatzen zuen lekuan sakatu, eta gero “to” eta “from” guneak betez “bidali” sakatu; baina ez zitzaidan ezer ailegatu.

Hegazkinez egindako hegaldi birtualak, ba, tira!, ez ninduen hainbesterako liluratu, baina ezagutzea ondo iruditu zitzaidan.

Beste aldetik, behin Hacker filosofia ezagututa, ikustea gero eskolako ordenagailuan ezin ditudala zure bideoak ireki eta beste hainbat gauza ere murriztuta baditudala, oso txarto daramat. Baina hori “saldu” digutenez, debekuarena eta mugena, alegia; ba, auskalo gauzak noiz aldatuko diren!!

xarma dijo...

ZORATUTA!!
...eta gainera oraingo komentarioa 2.ez idazten dizut; bidaltzeko prest neukanean ezabatu baitzait.
Ea, berriro:
Esango dizut zein unetan ezin dudan aurrera joan: argazkia tratatuta, "save" sakatuta eta Flickr-era joateko prest nagoenean, "Connet To Phofobucket" agertzen da. Beraz, ez dago modurik Flicker-era pasatzeko. Bestetik, esango dizut bi kontu egin ditudala: bat Yahoo-n eta bestea Flicker-en (holan eskatu didate aurrera joan ahala).
Zuk esan. Mila esker laguntzeagaitik!!
A, gauza bat: nire ikasbitakorako ikasgai atala???...ikutu gabe, jeje. Dena ezin da egin.

xarma dijo...

Zer esan nahi du honek?: "la función de cookies de su navegador está desactivada"
Ez dago modurik argazkiak gordetzeko eta albumetara pasatzeko.

xarma dijo...

Beno, nire ikasbitakora begira dezakezu (argazki batzuk tratatu ditut). Ahal dudana egin dut.
"Picassa"n alta eman dut eta nire pc-ko argazkiak dagoeneko albumetan daude.