2008-02-20

Bilatzailea ipini Blogger sisteman

Seguraski askotan ikusi duzu barne bilatzailea blogetan, hementxe bertan eskuineko zutabekoa bezalakoa, ba horixe txertatu behar duzue laster. Bilatzailea Google-rena baldin bada, askoz hobeto. Hemen ariketa erraza egingo duzu bakoitzak bere bitakorako zutabean (albokoan) bilatzailea ipin dezan. Bloga oso eskasa da bilatzailerik ez badu. Horregatik heldu da momentua bilatzailea jar dezazuen. Hona hemen instrukzioak:

Diseño-ra joan behar duzue eta bertan klik egin Añadir nuevo diseño de página izeneko aukeran. Agertuko zaizuen leiho txikian HTML/Javascript kodea sartzeko aukeran klik egin. Eta bertan, zerbitzarian utzi dizuedan kodea itsasten duzue. Esango didazue komentario baten bidez (hementxe bertan, iruzkinak egiteko beheko loturan klik eginez)

Gogoratu irudian agertzen diren aukeren artean, HTML/Javascript deritzonean egin behar duzuela klik.

Bilatzailea lortzeko kodearen deskarga.

Testua ez ireki inoiz Word prozesatzailearekin. Zabaltzekotan, ohar bloka erabili. Badakizu zer egin: ebaki eta itsatsi lehen aipatu dudan lekuan. Bukatzeko, probatu bilatzailea "Scriblink" idatziz barruko kutxan eta ea zein den emaitza.

3 comentarios:

jonezkurra dijo...

Kostata, baina, azkenean lortu dut.
Nik ez dakit zer gertatzen den, baina, kodea itsasterakoan edo arazoren bat izan dudala uste dut.
Agur.

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Zure blogean, Jon, beste bilatzaile bat ikusi dut, kanpokoa, Google-rena. Zer problema eduki duzu? Gogoratu kodeak form bat sortzen duela gauzak zeure blogaren barruan bilatzeko. Bidali posta mezu bat problemarekin eta konponduko dizut. Gogoratu Word testu prozesatzailea ez duzula erabili behar.

Ane dijo...

Eskerrik asko, Gorka. Dagoeneko eginda. Agurrak!!