2008-02-16

Ana Balmasedaren ikasbitakoraz

Ana Balmasedak berehala hornitu du blogeko zutabea. Polito geratzen ari zaio. Zoazte Xarma-Lekeitio gunera eta egiaztatu. Gonbidaturik zaudete. Gainera zuen bitakorak ere topatuko dituzue esteka moduan. Honako elementuak ipini ditu Anak eskuineko zutabean:

  1. Bere aukezpena, argazkia eta guzti
  2. Irakaskide guztien blogak loturen bidez.
  3. Lagunak
  4. Loturak (kurtsoko hainbat gune ageri dira)
  5. Artxiboa
  6. Argazki bat elementu solte bat bezala

Ez da gutxi, halafede! Kristolako lana da hori. Segi horrela. Baina, pentsatu zertarako erabiliko duzun blog hori. Konturatu naiz dagoeneko bi sortu dituzula. Asignaturak jartzeko izango dela ematen du.

1 comentario:

xarma dijo...

Beno, Gorka, ez dago dudarik ikasbitakorako diseinuan disfrutatzen ari naizela. Beste lotura batzuk nago gehitzen: Musika, bideoak. Ejem!!, ez galdetu ikasgaietatik; ikastaroa "norberaren gune pertsonala"rako ere bazela gogoratzen dut. Gehien bat horretan nagoela ematen du. Ahal dudan neurrian, bestean ere (profesional mailan, alegia) zerbait egiten saiatuko naiz.