2008-02-24

Remixaren kulturaz

Hona hemen Buenos Aires hirian grabatutako hitzaldia, Lawrence Lessig irakasleak emana. Bideoa Eduvlog-en erreferentziatu nuen lehenengoz eta uste dut zuen interesekoa izango dela, remix kultura eta Aro Digitala zer den maisuki azaltzen duelako. L. Lessig Creative Commons mugimenduaren ikurra da. Iraupena: 43:50.

4 comentarios:

Garikoitz Oria dijo...

Oso bideo didaktikoa Remixaren kultura zer den ulertzeko, hainbat adibide garbirekin. Asko gustatu zaizkit Some rights reserved atalean ematen dituen hiru adibideak, nola zenbait autorek, eskubideak libre utziz eta lanak trukatuz onura handiak ( eta ez soilik ekonomikoak) lor daitezkeen. Egia esan eskubideen inguruan zerbait jakitea komenigarria da, izan ere naiz eta ez EEBB-tan bizi ea SGAE-lo kideak bisitan etorriko zaizkigun...

Itzi dijo...

Benetan interesgarria. Ikastaroan agertzen diren bideo hauek lagunen artean zabaltzen ditut eta arrakasta handia daukate. Cubavisionekoa oso ona da. Hauteskunde garaian horrelakoak ikustea lagungarria izaten da.

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Dena den, kontura zaitezte, ikasgeletan gero eta lan praktiko gehiago agintzen diegula ikasleei. Horrek esan nahi du gero eta zorrotzago begiratu behar diegula honako gauzei: zer lizentzia duen lanak, argazkiak nork egin dituen agertzen den ala ez, onestak izan direnentz... Ez du balio Internet-etik lapurtu materialak eta gutxienezko gauza ez egiteak: gutxienez egileen izenak aipatu.

Maite Fresnillo dijo...

Planteamendu interesgarria aurkezten zaigu hemen. Dena den, hainbat aspektuekin ez nator erabat ados. Esate baterako, gure kultura eta gure umeen kultura alderatzen direnean eta interaktibitatea aipatzen denean, bakoitzak erabiltzen du bere momentuan eskuragarri diren elementuak eta, zoritxarrez, gaur egun, aukera guztiak izanda ere badaude pertsonak edozein interaktibitatetik kanpo gelditzen direla.
Horretaz gain, remix kulturari buruzkoa esandakoa oso ondo iruditzen zait eta, gehiago dena, oso era erakargarrian aurkezten du. Behin ikusten hasi ondoren pena ematen zuen beste momentu baterako uztea.