2008-02-08

Liburua ezin irakurriz

Gabon guztioi:
Ordua den edo zer den ez dakit, baina liburu famatu hori ezin dut irakurri. Egia esan nire zaletasunak ez doaz lerro beretik, sentitzen dut.
Horretaz aparte, gauza bat: bookmarks delako hori ez dakit nola egiten den, edo nola geratu behar den, aipatutako orrialdeetan sartu naiz eta gauza batzuk egin ondoren, zer? ez da ezer aldatzen, datu pilo bat eman eta, zertarako?.
Honekin hasi naiz erretzen. Beraz utziko dut beste une egokiago batetarako.
Agur

1 comentario:

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Liburua irakurtzeko PDF formatuko fitxategiak irakurtzeko Adobre Acrobat Reader izeneko programatxoa eduki behar duzu. Erraz-erraz jarriko duzu ordenagailuan. Pausoak:

1.- Google-n hauxe ipini: Adobe Acrobat reader. Eta honako helbide hau agertuko zaizu lehen edo bigarren seguraski:
http://www.adobe.com/es/products/acrobat/readstep2.html

2. Klik egin lotura horretan eta deskargatu.

3. Abiatu liburua PDF formatuan eta bago egon dena prest. Liburua irakurtzeko eran egongo zara, Coral.

4. Ipini hementxe ea lortu duzun, guztiok jakiteko zer gertatu den, zeren burua ere egin baitezakegu zure ordenagailuarekin gauzak txarto atera badira.