2008-02-16

Hezkuntza Irekiaren alde ote zaude?

Behin Pekka Himanen-en liburua irakurritakoan, agian zuetako baten bat animatzen da sinatzen Lurmuturreko Hiriko Deklarazioa. Nik sinatua dut jada, beste 1359 irakaslek egin bezalaxe. Kontura zaitezte Wikipediaren sortzailea den Jim Wales eta Ubuntu-ren sortzailea Mark Shuttleworth aberatsa ere badaudela lehen sinatzaileen artean. Munduko hainbat unibertsitate hasi dira Open Education mugimendua sustatzen. 124 erakunde daude inplikaturik proiektu honetan, oraingoz. Zu-zeu, irakaskide, noiz eta zure apunteak blog edo wiki batean erakusten eta konpartitzen hasten zaren, orduantxe jarriko duzu zure harri koskorra mugimendu honetan. Dena den, bistan da ez duzula zertan ipini behar dena (gehiena ipintzearekin eta joera edukitzearekin aski da). Antzeko ekimenak gero eta gehiago daude munduan. Eduvlog.org eta Ikasvlogak.blogspot.com ere horrelakoak dira (Ikastube barne, jakina).

2 comentarios:

Maite Fresnillo dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Maite Fresnillo dijo...

Deklarazio honen ideiak benetan idealak iruditu zaizkit eta sinatu beharra sentitu dut, noski. Hau bezalako filosofia zabaltzen bada etorkizunean aurki ditzakegun aukerak irakaskuntzako mundu honetarako askoz zabalagoak izango dira. Hasieran beldur apur bat ematen du guk egindako gauzak publiko egitea eta beti ibiliko gara pentsatzen ea benetan merezi duen zerbait egiteko gai izango garen, baina egunen batean beldurrak baztertzeko gai izango garelakoan nago.