2008-02-15

Scriblink-ekin jolasten

Oso tresna berezia iruditu zait Scriblink hori baina "desenkantatua" utzi nau ere. Espero nuen idazteko beste tresnaren bat izatea, testu prozesadore txiki bat edo horrelako zerbait, honen bidez idatzitako zerbait bidaltzeko, programa duen sistemarekin idazteko gai sentitzen ez naizelako (orduak beharko nituzke esaldi triste bat bidaltzeko). Irudiekin ibili naiz lanean eta oso tresna berezia iruditu zait. Lastima da dokumentuak bidaltzeko ere ez duela balio beraz, beti ibili beharko dugu e-mailaz baliatzen edota bi gauzak konbinatzen.

Dena den, harrigarria da ikustea zenbat programa eta tresna dabiltza Interneten guk erabiltzeko modukoak direnak eta askotan haien berri ez dugula izaten. Ikastaro amaieran nere "faboritoen" zerranda nahiko luze izango da!

1 comentario:

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Gogoratu TESTUAK idazteko erremita ere dagoela. TOOLS menuaren azpian "A" letra agertzen da testuak idazteko. Gainera, testuak arbelean idazten diren bezala jartzen dira. Berehala konturatuko zarete lerro batetik bestera pasatzeko kurtsorea mugitu behar duzuela. Bestalde, kontutan izan hau ez dela dokumentua edo presentazioa (PPT, batzuek dioten bezala). Aplikazioak ez nahastu. Hau arbela da. Ikusi arbelean idatzi dizuedana: deskargatu arbela. Testuak idazteko GOOGLE DOCS daukazue eta presentazioak egiteko GOOGLE PRESENTATIONS.