2008-02-17

Zelako sorpresa, Gorka!!

Hori ez nuen espero, ilusio itzela egin dit zute post-ak. Nik beste blog-ak ikusi ditut eta oso ondo ere badaudela iruditzen zait, ez nirea bezeriki. Beno, agian goraipatu nauzu animoak emateko; eta eskertzen dizut, benetan. Zuk, inork baino hobeto dakizulako zein galduta ibili nintzen eta ze mailatan nengoen hasieran.

Diseinu atalean asko disfrutatu nuen blog-a sortzen ( ez alferrik pasa den larunbat arratsaldeko 5 orduak, jajaja). Baina ikasgaiak, joe, ba hori da oraindik ez dudana argi.
Nik 5.mailako tutoretza daukat, eta gaiak liburuaren laguntzaz hornitzen ditut, beste lan osagarririk erabili gabe, estu-estu bait gabiltza gaitegiarekin.

Ze demontre ipintzen dut arloeei dagokienez?,...barkatu nire ezjakinduria. Gauzak, edo hobeto esanda zure "aginduak", aholkuak edota instukzioiak, betetzen saiatzen noa, sarritan galduta ibilia ere (azkenean ekiten eta ekiten gauzak ateratzen doaz, noski). Beno, ordenagailuarekin mugitzen soltura pitin bat lortzea ere ondo bago hor eta hemen sartzen eta enredatzen, loturak ikusten,...;eta une honetan hori da irabazten ari naizena. Ikasgelarako erabilerarik? ba, hori da ez dakidana (aurtengo talderako gutxienez). Esateaz lotsatzen naiz, baina tira. Imaginaziorik faltako ote zait??

Bukatzeko esan ikastaroarekin oso pozik nagoela. Eta zuri Gorka, nire Ulibarriko irakasle begikoetariko bat, esan: harritu nautela gaur egun gai horietan duzun prestakuntzak, zure lana berak, eta baita didaktika mailan ze erabilgarriak diren zure bideoak ere, zure lanek eta abarreko guztiek. Pozten naiz, kasualitatez izanda ere, 20 urte pasata, berriro zurekin topatu izana.

Mila esker berriro guztiagaitik!!

2 comentarios:

xarma dijo...

(Atzoko post-a idatzi eta ordu batzuk geroago...)
Azkenik, Gorkaren bultzakadaren ondorioz, bart emon nuen 2. blog-a bideratzen eta ikuketak egiten. Beraz, esan behar dut nire bigarren ikasbitakoran, "Ikasgaiak" izenekoan, asignaturei ekingo diedala .

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Oso ondo, Ane Lekeitio (herri aldaketa polita) eta Xarma. Gogoratu nahi beste blog sortu ahal duzuela.