2008-02-12

Web 2.0 mugimenduan sartu zarete

Konturatu gabe ez bada ere, Web 2.0 eta Eduki Irekien mugimenduan sartu zarete. Ikasbitakora honetan edukiak PUBLIKOAK dira, Moodle-n giltzapeturik zeuden (El Nombre de la Rosa filmean bezalaxe). Hemen bazarea da dena, Wikipedian, Apache, Firefox eta Linux-en bezala. Open Content mugimenduan sartu zarete. Kontuz esaten duzuenarekin. Hala ere, aberasgarria izango da guztiontzat blog eta wiki publikoetan argitaratzen hasten bagara. Hemen, elkar-eragina edonondik etor daiteke. Munduko edozein herritarrek bidali ahal digu informazioa edo komentario bat ipini. Ulertzen duzue non dagoen diferentzia Moodle edo horrelako plataforma eta Web 2.0ren artea? Hemendik aurrera, foroa itxia erabili ordez, zergatik ez dugu erantzuten iruzkinak ipintzen blog honetan? Ez al da askatzailea pasahitza albo batera uztea? Iruzkindu hau hementxe berton, beheko loturan klik eginez.

7 comentarios:

jonezkurra dijo...

Egunon:
Nik uste nuen moodle plataforma oso erabilgarria zela irakaskuntzarako (ez dakit tutik ere moodle-en gainean, baina, hala entzun diet adituei) eta, hara, orain zuk esaten diguzu web 2.0 rekin askatu... egiten garela.

Garikoitz Oria dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Garikoitz Oria dijo...

Egia esan La Etica del Hacker liburuan dioten bezala, edukiak edozeinek eskura ditzan jartzea baina gauza aberasgarriagorik ez dago, eta gainera erabiltzaileei praktiko izan bazaizkie gure ekarpenak ba primeran !!

Gaur egun garena gara, aurreko generazioek beraien jakinduria gureganaino helarazteko gai izan zirelako, beraz guk ere gauza bera egin behar...

Pozten naiz Web 2.0 ezagutu izanaz

Garikoitz Oria dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Gorka Jakobe Palazio dijo...

Bai, horregatik esaten da Web 2.0 jokamoldea dela (actitud, gaztelaniaz). Open Education delakoa, hau da, Hezkuntza Irekia sustatzeko garaia heldu da.

Tomas Vivas dijo...

Hemen denok adituak ematen duzue!! Nik uste, daukagun jakituria guztia konpartitzeko oztoporik handiena norberaren barruan dago. Hau da, ez bagaude ziur, edo egoskor , ez gara sartuko mundu honetan.
Baina, zerbait kontrakoa esateagatik, imagina ezazue oposaketak daudela eta gaiak prestatzen ari den bati esaten diozuela berak egindako lan guztia konpartitzeko. Zer erantzungo liguke?

Maite Fresnillo dijo...

Oso ondo iruditzen zait eritziak zein beste materialak konpartitzea. Esperientzia aberasgarria izan daitekelan nago. Hau da baita liburuko ideia, ezta? Gustora irakurri dut, dena den, parte batzuk "ihes egiten zitzaizkidan", aditua ez naizelako. Ohituta nago gauzak erabiltzen baina programazioko hizkuntzei eta horrelako detailei buruz ez dut iderik. Dena den, filosofia polita da. Bakarrik beharko genukena da denbora hori esperimentu hauetara dedikatzeko!