2008-02-27

Bueltatxo bat ematen!!

Kaixo guztioi. Aspaldian ahaztuta izan zaituzten eta gaur tatrtetxo bat hartu dut pixkat eguneratzeko. Liburua irakurtzen ari naiz eta interesgarria iruditzen zait, dena dela hacker horiek nahiko frikyak diren burutapena daukat, noski, adituak izateaz gain. Beraz doc-eko aurkezpenean aurreraxeago egin beharko dut nire aportazioa, ez baizait oso bidezkoa egiten liburua irakurri gabe edozer gauza ipintzea. Bestetik, ikusi dut beste hainbat gauza interesgarri ere landu dituzuela eta saltseatu dut gainetik bada ere. Eta bilatzailea ere gehitu dut nire blogean. Gustatuko litzaidake nire txokoa gehiago loratzea, baina momentuz lehortea dugu eta euria egin arte itxaron beharko du. Azken egunotan gure eskolako ikasleek egindako lanak igotzeko blog bat sortu dut eta hortxe gabiltza ia ate irekietarako pixkat itxuratzen dugun. Hauxe da helbidea http://lantxokoa.blogspot.com/ . Gomendioak eta kritikak onartzen dira!!
Gero arte, eta ia hurrengoan lehenago azaltzen naizen!! Ahaztu aurretik, zorionak, besteon blogak kuxkuxeatzen ibili naiz eta zoragarri daude!!!
Igor

1 comentario:

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Ideia polita, Igor. Bloga begiratu dut eta aholku batzuk emango dizkizut: zabalera aldetik oso estu ikusten dut. Tituluak gorriz jarri dituzula-eta, gogoratu gorria ez dela egokia letrak koloreztatzeko (narritagarria da). Backgrounda edo sakonera zuria baldin bada, errazago eta politago jarriko dituzu argazkiak edo irudiak maiz. Bestalde, zutabera eraman ahal dituzu gauza batzuk apurka-apurka bete ahal izateko. Gainerakoan, primeran, Igor.