2008-02-28

PP-ren Iragarkia gure Blogean

Aupa ikastaro kideak:

Zer moduz dena? Ez dakit gaur bisitatu duzuen gure Kernel Bloga edo ohartu zareten baina nik sorpresa desatsegin bat izan dut. Google AdSense zerbitzuak gure blogetan iragarkiak jartzeko aukera eskaintzen du. Teorian bloga aztertu eta gaiarekin zerikusia duten iragarkiak jartzen dituzte. Ba oraindik ez dut ulertzen baina iragarki hau topatu dut gaur:
"Con Rajoy es posible""Por una españa de todos, Vota PP"

Oraindik ez dut ulertzen zer zerikusi izan dezakeen gure blogak alderdi politiko honekin ez bere ideiekin, izan ere denok ondo dakigunez ez dira beraien seme alabak ikastetxe publikoetara eramaten dituzten horietakoak...

Nik egia esan nahaigoko nuke nire izena eta alderdi politiko honena ondoan ez ikustea eta zuetako batek baina gehiagok, zihur gauza bera pentsatzen duzuela. Beraz nahiagoko nuke iragarkia kenduko balute...

3 comentarios:

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Bai, Garitxo, badakit ez duzula atsegin publizitate hori, baina ipini dizuet zeren laster AdSense azaldu behar baitizuet. Irakasleok lan zama izugarria dugu baldin eta blogak sustatzen baditugu. Eta sari bezala, eskubidea daukagu gure lanagatik Google-k diru apur bat ematea. Google Adsense "añadir ELEMENTOS DE PÁGINA"ren bidez aktibatzen da eta aukera ematen digu guri eta gure ikasleei ere (nola ez) edukiengatiko diru pixkat jasotzeko. Hori eta donazioak izango dira etorkizuneko eduki-egileen iturri bakarrak, unibertsitateek eta gainerako zentroek lan hau ezagutzen ez dutelako. Noiz eta ezagutza gertatuko baita gu hilda egongo garateke. Beraz, nik zu animatzen zaitut AdSense ipintzera, bestela, agian uste baino arinago nazkatzen zara blogaz, hainbat irakasleri gertatu bezala. Bloga edukitzeak estres handia sortzen du EGUNEROKOA egin behar delako eta ezagumendurik (rekonozimendurik) ez baitago, ez ikasleengandik, ez arduradunengandik. Nik horixe ikusi dut aspalditik eta diru asko ordaintzen dut Indian (herrialde pobrea aukera nuen) zerbitzaria edukitzeagatik eta etxean ADSL2+ izaiteagatik. Hala ere, ikusi nahi ez baduzu publizitatea, esadazu eta kenduko dut. Gaur PP alderdi ultraeskuindarra eta xenofoboa agertzen da... baina bihar Berria egunkaria edo guri interesa dakigukeen zerbitzu bat. Zeuk esan.

Garikoitz Oria dijo...

Aupa Gorka:

Lehenik eta behin azaldu behar dut zilegi iruditzen zaidala blog sustatzaile bezala zuk edo edonork diru bat ateratzea.Nahikoa lan egiten duzue muxutruk eta autofinantziatzeko modu ona izan liteke sistema hau. Nik neronek ere jarrita dut Google AdSense zerbitzua nire blogean nahiz eta oraindik froga moduan dudan eta ez dudan nire datuekin bete behar den fitxa bete ( kontu zenbakia,...)
Nire desilusioa ez da zurekikoa izan, are gehiago esango nuke oso eskertuta nago zuregandik jaso dudan guztiagatik. Nire desilusioa google-ekikoa da, izan ere uste nuen irakarkiak aukeratzeko zuten sistema, fidagarri edo zehatzagoa izango zela.

Amaitzeko, eta gutxi bada ere, jakizu ni bezalako ikasleen aldetik baduzula behintzat errekonozimendua zure lanagatik. Suerte handia dugu Euskal Herria bezalako herri txiki batean, lanean zuen pasioa jartzen duen jendea edukitzeaz.

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Eskerrik asko, Garitxo. Niri ere amorrua ematen dit esteka batzuk ikusteak, non eta Google-n gainera. Google, badakizuen bezala, Linux enpresa da, munduan 450.000 makina zerbitzari-ri esker (milaka Tux-i esker) bizi dena. Hala ere, iragarkietan agertzeagatik ordaintzen dutenek esaten dute non azaldu nahi duten. Antza, Marianoren alderdiak jomuga gaitu ikastaro honetan: euskaldunak, irakasleak eta teleformazio esparrukoak. Bistan da azkarrak direla arrantzan egin behar dutelako gure esparruan... boto faltan daude-eta. Mendebaldeko Nafarroan bizi den honek ez die emango, ez, halafede! Kontserbadurismoa aurrerakuntza teknologikoen aurka doa ezinbestez.