2008-02-23

Onlineko desktop-ak

Webtop edo onlineko desktop-ak gero eta gehiago dira Internet-en. Batzuek onlineko sistema eragile izena ere ematen diete. Irudika ezazu momentu batez sistema eragilea Internet-en bertan dagoela eta bertatik abiatzen duzula... Horixe da ideia. Katalunian bat sortu zen orain ez dela asko, besteak Suedian eta Parisen sortu dira; hurrenez hurren, EyeOS, Cloudo eta Jooce paristarra. Begira zein dotorea den Cloudo suediarra.

1 comentario:

Garikoitz Oria dijo...

Kaixo lagunok:

Bizpahiru aldiz ikusi dut Cloudo-k bere orrialdean eskaintzen duen bideo edo tutoriala. Izena eman dut baina ez dakit zer egin behar dudan erabiltzen hasteko. Ez dut Login jartzen duen ikonorik topatzen. Ondo ari al naiz? Eskerrak laguntzagatik.

Beste biak oraindik ez ditut aztertu, gehien hau gustatu zaidalako, baina gerra ematen jarraitzen badit beharbada besteren bat erabili beharko dut.

Tresna bezela primerakoak dira batez ere ordezkapenak egiten edo lanean, etxetik hurrun gaudenontzako.