2008-02-20

Burutazioak

Kaixo denei.
Hemen nabil ahal dudana egiten eta konturatu naiz asko "trasteatu" baina, egin, ezer gutxi egin dudala. Informazio gehiegi jaso dut denbora laburrean eta oraindik ez ditut kontzeptu guztiak ondo barneratu.
Google doc zer den eta nola erabiltzen den argi daukat (oso praktikoa dirudi talde lana planteatzen denean).
Pizarra elektronikoa praktikoa da kasu batzutan.
Liburua irakurri dut (ez osorik, aitortu behar dut) eta Web 2.0. filosofia horren asmoa argi adierazten du.
Baina Bildu, Lapikoa eta orri hoiek eskaintzen dutena zer da? Faboritoak edo gustukoenak on-line edukitzea? Azken hau ez dut ongi ulertu. Bildun sortu dut kontu bat baina ez diot erabilgarritasun gehiegirik ikusten.
Dena den, ia bloga hornitzen dudan eta hainbeste trasteatu baino, forma ematen diodan daukadanari.
Animo

1 comentario:

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Bai, faboritoak edo lastermarkak (euskaraz horrela ere izendatzen da), oso inportanteak dira, zeren nabigatzean hainbat datu interesgarri topatzen dugu. Informazio hori berehala berreskuratzeko faborito kutxa bat sortzea da onena. Bideo bat ipiniko dizut oraintxe Google Bookmarks erraz-erraz erabil dezazun. Baina gogoratu webgune onak markatu behar dituzula nabigatu ahala.