2008-02-13

Agurra eta Web 2.0 mundua

Kaixo, ikaskide maiteok.

Poliki-poliki ari naiz sartzen niretzat guztiz ezezaguna den Web 2.0 mundu honetan eta, esan beharra dago, eskaintzen dituen aukera zabalei antzemateak jakin-min handia sortarazi duela nire barnean. Ikastaro honetan izena eman nuenean ez nuen espero niri zientzia-fikziozkoa iruditzen zaidan mudu batean murgilduko nintzenik (barkatu nire ezjakintasuna, baina ez dut aurkitzen beste modu hoberik nire aurrean irekitzen ari den eremu berri hau deskribatzeko). Hasieran neuzkan xedeak guztiz gainditurik ikusi ditudala, aitortu behar dut. Egia esateko, nik uste nuen blog bat egiten eta kudeatzen ikasiko genuela (hau da, hasieran egin duguna) baina, orain web 2.0 honetara eman dugun jauzia niretzat sarerik gabeko arrisku-salto bat izan da (eskerrak, txiste txar bat egiteko, “sarean” bertan izan dela). Hori bai, zoragarria ere. Eta, une honetan, gehiago ikasteko irrikitan nago (barkatu, berriro, gai hauetaz adituak zaretenok. Ziur aski hainbesterako ez dela pentsatuko duzue-eta. Baina, nire ezjakintasunez, “liluratuta” nago...).

Gorkak aipatutako bi guneak aztertzen ibili naiz eta benetan erabilgarriak iruditu zaizkit. Zamzar.com zerbitzua erabili dut eta sinestezina badirudi ere, di-da batean bueltatu didate nik “pdf” formatuan bidalitako testua “doc” formatuan bihurtuta (Gainera, eskaintzen duen formatoen aukera oso zabala da!!!). Baita Scriblink arbela digitalean saltsan ibili naiz, “jolasten”, frogak egiten eta, oso trebea ez izan arren (asko praktikatu egin behar dela uste dut), oso baliabide ederra iruditu zait.

Azalpen aspergarri honekin amaitzeko esango dut ez dudala ulertzen gure administrazioaren jarrera: alde batetik, software librearen aldeko apustu ez egitea eta, beste aldetik, konektibitatean ez inbertitzea. Ezkutuko interesaren bat izango ote da...

Agur bero bat.

2 comentarios:

jonezkurra dijo...

Aupa:
Neuri ere asko gustatu zait Zamzar hori, oso erabilgaria scaneaten ditugun dokumentuak transformatzeko eab. Scribelink-ekin ere ibili naiz jolasean, baina, ez diot hin aplikazio handia ikusi (gehiago ibili beharko naiz).

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Scriblink ikasgelan bertan erabili behar da kanoi baten bidez. Orduantxe ikusten da ahalmena. Gogoratu testuak idatzi ahal dituzuela, marrazkiak... eta konpartitu emailez edo telefonoz, nola ez. Baita txateatu ere.